Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

betearazi, betearaz, betearazten (orobat betarazi g.er.) 1 du ad betetzera behartu.

Ministroak bere Maiestatearen Oposiziokoen gorpuak baltsamatu eta lastoz betearazi, beren lehengo botere aulkietan jarri eta bertan iltzez josiarazi zituen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 214. orr.

Berriro konpresorra konektatu, eta zilindro nagusia betearazi zuen, eta kontu handiz aritu nintzen kontrolagailuarekin probak egiten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 257. orr.

Behin, auskalo nork aginduta, nortasun-inkesta moduko bat betearazi zigun matematika-fisika-kimikako gure irakasleak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 31. orr.

Sarritan, kultura izaten da burua lainoz betearazten duena.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 218. orr.

Neuronak betearazi zizkidan oroitzapen hark eta indartu egin zitzaizkidan sabela eta zangoak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 128. orr.

Pasaportea eskatu eta fitxa bat betearazi diote.  Berria - Harian   2005-06-04

2 (legeak eta kidekoak)

Artzapezpikuei, Apezpikuei eta beste eskualdeetako buruzagiei, obedientzia sainduaren bertutez eta Jainkoaren jujamendua eta sekulako madarizionearen baldintzak gogoratuz, agintzen diegu beren hiri eta diozesietan direlarik gure mezu hauek aski argi argitara ditzaten eta gure erran hauek ere betearaz elizako gaztiguen eta zentsuren mehatxupean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 104. orr.

Konstituzioa «bete eta betearazi» egingo duela agindu zuen karguaren zina egitean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-13

Hemen ez zaude legeak interpretatzeko, betearazteko baizik.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 47. orr.

Feudo handiak eratu eta gero [...] erregeek ez zuten izan beren mandataririk probintzietan berek emandako legeak gorde eta betearazteko.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 201. orr.

Urte berri egunean ez zen tabakorik falta izan pilotalekuetan; ikusleek ez zuten debekua errespetatu, eta antolatzaileek ez zuten betearazi.  Berria - Euskal Herria   2006-01-03

Gobernuak legalitatea betearazi egin behar du.  Berria - Harian   2005-02-02

Iruindarrak irrikan zeuden, erregea noiz itzuliko, gertatutakoaren berri emateko eta foruak betearaz zitzala eskatzeko.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 182. orr.

Arauak ematea ez baina arauok zabaltzeko eta betearazteko bidea da benetako arazoa.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 190. orr.

Gizonak gaizki-egitetik urruntzen dituen beldurra ez dator zigorrak ezartzetik, betearaztetik baizik.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 183. orr.

Beatriceren kondairak dioenez, Klemente VIII.aren zigorra betearazi zuten bi borreroek akabera gaiztoa izan zuten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 42. orr.

Ivan Ogareffek burua makurtu eta, husch-beguia atzetik zuela, dendatik irten zen emirraren aginduak betearaztera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 274. orr.

Zerbitzuburua gizon lasaia zen, bizitzea eta bizitzen uztea gustatzen zitzaion horietakoa, baina aginduak betearazten zekiena.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 126. orr.

Hiru mahaikideek «ahal izan zuten guztia» egin zuten Auzitegi Gorenaren ebazpenak betearazteko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

Hilobiaren ohorea lortzen zen, eta testamentuak betearazi egiten ziren.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 255. orr.

Bere zeregina arautegia betearaztea da.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 153. orr.

Hugolino jauna arduratzen zen erabakitakoa betearazten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 228. orr.

Epaitzeko boterea baten eskuetan egongo balitz eta betearaztekoa beste batenetan, ez genuke ezer lortuko; agindutakoa ezin betearaz dezakeenak alferrik epaituko bailuke.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 116. orr.

Helburua, Justizia Administratiboan euskaldunen hizkuntza eskubideak betearaztea da.  Herria   2005-06-23

Administrazioak arduratu beharko du edukiak betearazteaz.  Berria - Euskal Herria   2006-01-24

Neu ere zure kontra nator, Jerusalem; zeuregan betearaziko dut epaia, nazioen aurrean.  Elizen arteko biblia   Ez 5,8

Behin baino gehiagotan oroitarazten du hamar mila lagun baino gehiago prest dituela bere nahien betearazteko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 108. orr.

Enpresei prebentzio neurriak betearaziz.  Berria - Ekonomia   2004-04-23

Uste dugu Khameneik eginiko hitzaldian erreformisten alde esandakoak ahalik eta gutxien betetzen saiatuko dela Kontseilua eta, aitzitik, kontserbadoreen alde esandakoak muturreraino betearazten.  Berria - Mundua   2004-01-16

Indarrean dauden araudi guztiak zorrotz betearaztea eskatuko nuke.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

Gelara sartu zitzaidan besoak tolestuta, bere aginduak onean edo txarrean betearaziko dituela dakienean duen begirakune horrekin.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 9. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus