Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Euskal Literaturaren Apalategia (ELA)

Atari honi buruz

 

      1. —Atari honek XXI. mendean jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako liburuen zerrenda eskaintzen du, bakoitzari buruz datu batzuk emanez: generoa, argitaratze-urtea, argitaletxea, argitaletxearen herria edo hiria eta, parentesi artean, Euskaldunon Egunkaria eta Berria egunkariek liburuaren berri eman zuen data. Ezer aipatzen ez denean, Kultura sailean eman zen liburuaren berri; gainerakoetan, zehaztuta dago zein sail edo gehigarritan eman zen berria. Mantangorri gehigarriko aipamenen berri ez da ematen.

 

      2.— Zerrenda honetan ez dira aipatzen aurretik beste edozein hizkuntzatan argitara emandako liburuen itzulpenak. Horien katalogoa Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien Elkarteak (EIZIE) landutako nordanor.eus webgunean kontsulta daiteke; baita behean, 7. oharrean, aipatzen diren Joan Mari Torrealdairen lanetan ere; eta Armiarma atariko Euskarari ekarriak gunean.

 

      3.— Testu zahar, berrargitalpen, bilduma eta antologien sailean ez da liburuaren aurreko argitalpenaren agortzearen ondoriozko berrargitalpen arrunten berri ematen.

 

      4.— Litekeena da aipatutako liburuetako batzuk, Saiakera, kazetaritza eta beste sailean aipatuak batik bat, ez izatea berez, stricto sensu, literatura-sorkuntzakotzat jotzeko modukoak, eta litekeena da, halaber, literatura-sorkuntzatik hemen aipatutako batzuk baino gertuago dauden liburuak kanpoan geratu izana. Mugak ez baitira beti oso garbi ageri.

 

      5.— Zerrenda hau ez da oso-osoa, literatura-sorkuntzako hainbat libururen aipamenak falta dira: hainbat lehiaketatako lan saridunak biltzen dituzten liburu kolektiboak, saiakeratzat jotzeko moduko doktorego tesi batzuk, herri edo eskualde jakin batean baino zabaldu ez diren liburuak, zabalkunde eta promozio eskasekoak...

 

      6.— Nahiz eta kasu askotan liburuaren ko-egile diren, ez da aipatzen, salbuespenak salbuespen, zerrendan ilustraziogileen izenik, idazleenak bakarrik baizik.

 

      7.— XX. mende osoko liburu guztien zerrenda egina eta argitaratua du Joan Mari Torrealdaik, Jakin aldizkariaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, XX. mendeko euskal liburuen katalogoa-n. Katalogo horretako bost liburuki eman ditu argitara Torrealdaik, eta bosgarrenean 1999. eta 2000. urtean argitara emandako liburu guztien zerrenda egin du. Eta 2001etk aurrerako liburu guztien zerrenda, berriz, Jakin aldizkarian argitaratu izan ditu urtero.Horrez gain, 2016ra arteko XX eta XXI. mendeetako euskal liburu guztien katalogoa, Joan Mari Torrealdaik egina, Internet sarean kontsulta daiteke, Jakin aldizkariaren webgunean.

 

      8.— Urtez urteko zerrendak kontsultatzerakoan, bi eranskin ageri dira: kritikena lehena, eta erreseina laburrena bigarrena. Bi-biak Egunkaria edo Berrian argitaratutakoena. Lehen eranskinean aipatutako kritika guztiak, haur eta gazte literaturako liburuenak salbu, Armiarma atariko Kritiken hemeroteka gunean daude bilduta eta irakurgai, beste egunkari eta aldizkari askotan argitaratutakoekin batera.

 

      9.— Zerrenda hau osatu eta hobetzeko asmoz, egile, argitaratzaile, banatzaile, saltzaile, bibliotekari eta irakurleei eskertuko genieke informazioa Juan Luis Zabalari bidaltzea. Helbidea: Antzieta Pasealekua, 16, 1-D. 20014 Donostia (Gipuzkoa). Telefonoa: 619578073. Posta elektronikoa: jaulis62@gmail.com.

 

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus