Zehazki - UPV/EHU

Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Zehazki gaztelania-euskara hiztegia

bien 1 adv ongi, ondo, ontsa goi; ederki; poliki, majo beh: el motor funciona bien, motorra ongi dabil; lo pasaron bien, ondo pasatu zuten; una yegua bien domesticada, behor ongi hezi bat goi; todo eso está muy bien, pero ..., hori guztia oso ongi dago, baina ...; lo conozco bien, ederki ezagutzen dut; bien que vivíamos entonces, bai ederki bizi ginela orduan; muy bien tapados, txit poliki estaliak.

2 (como es debido) behar bezala, ongi, ondo: si no pronuncias bien, ez badituzu hitzak ongi ebakitzen; siéntate bien, ondo eseri.

3 (en buen estado) onik: ¿te encuentras bien?, ongi zaude, onik zaude? ¿en casa todos bien?, etxean denak ongi?

4 (de salud) onik, ongi, ondo.

5 (físicamente) itxura onean: su novio está muy bien, oso itxura oneko senargaia du.

6 (acertadamente) zuzen; ederki: contestó bien a todas las preguntas, galdera guztiei zuzen erantzun zien.

7 (de acuerdo) ados, ongi da: ven mañana a las dos, -bien, etorri bihar ordu bietan, -ongi da.

8 (mucho) ondo, ongi: ganan bien, pero lo malgastan en bebida, ongi irabazten dute, baina edanean hondatzen dute.

9 (muy) oso, asko; ondo, ongi, ederki: un vaso de leche bien fría, baso bat esne hotz-hotza; ha pagado bien caro su error, ongi larrutik ordaindu du bere errua; está bien arrepentido, ondo damutua dago; es bien sencillo, oso erraza da; llegó bien pronto, laster asko heldu zen; los libros eran bien baratos, liburuak merke askoak ziren; era bien raro el asunto, nahiko(a) xelebrea zen kontua.

10 m ongi, on: quería el bien del euskera, euskararen ongia nahi zuen; el bien y el mal, ongia eta gaizkia.

11 (bienestar) on, onura: lo hice por el bien de todos, guztien onerako egin nuen.

12 hezk (calificación) ongi.

13 bienes mpl ondasun(ak), izan(ak).

ahora bien, baina, ordea.

bien ... bien, conj nahiz ... nahiz, edo ... edo, nahiz ... edo: lo enviaremos mañana, bien por correo, bien por mensajero, bihar bidaliko dugu, nahiz postaz, nahiz mezulari bidez.

bien de salud, osasunez ongi.

bien de veces, askotan.

bien hablado, (persona) mihi garbiko.

bien parado, onik, ongi: salir bien parado, onik atera, ongi atera.

bien que, nahiz (eta).

bienes complementarios, ondasun osagarri(ak).

bienes comunales, herri ondasun(ak).

bienes de consumo, kontsumo ondasun(ak).

bienes de equipo, hornidura ondasun(ak).

bienes inmuebles, ondasun higiezin(ak), funts ondasunak, ondasun errotu(ak).

bienes muebles, ondasun higigai(ak), ondasun errogabe(ak).

bienes raices, funts ondasunak, ondasun higiezin(ak), ondasun errotu(ak).

bienes y males, on-gaitz(ak) goi.

de bien, zintzo, zuzen: persona de bien, pertsona zintzoa.

el bien común, guztien ona.

en bien de, -en onean, -en onetan goi, -en mesedetan.

está bien, ongi da, ondo dago.

estarle bien algo (a alguien), (norbaitek) zerbait merezia izan: lo han despedido y le está bien, kaleratu dute eta (ongi) merezia du.

gente bien, colq etxe oneko (pertsona): es gente bien, etxe onekoa da.

hacer bien, on egin; ongi egin: haces bien en confesar la verdad, ongi egiten duzu egia aitortzea.

ir bien (a alguien, a algo), (norbaiti, zerbaiti) ongi joan: me va bien, ongi doakit.

muy bien, ederki, ederto; ederki asko, ondo asko, ederki baino ederkiago, bapo beh, majo beh: lo has hecho muy bien, ederki egin duzu.

ni bien ni mal, ez hotz eta ez bero.

no bien, bezain laster, ahala: no bien llegó, heldu ahala.

para bien, on beharrez; onerako: busca mujer, y que sea para bien, emaztea bilatu, eta onerako izan dadila.

para bien de, -en onerako, -en onean, -en onetan goi, -en mesedetan: para bien de nuestra literatura, gure literaturaren onerako.

para bien o para mal, onerako edo gaitzerako.

por el bien de, -en onerako, -en onean, -en onetan goi, -en mesedetan: lo hice por tu bien, zure hobe beharrez egin nuen, zure onerako egin nuen.

¡pórtate bien!, zintzoa izan!

si bien, ba... ere, nahiz eta, arren: si bien estoy cansado, nekatua banago ere; es un buen libro, si bien algo triste, liburu ona da, triste xamarra bada ere, nahiz triste samarra den goi.

tener a bien, ontzat hartu.

tomar a bien, ongi hartu, onera hartu goi.

¡ya está bien!, aski da!, nahikoa da!: ya está bien de mentiras, aski da horrenbeste gezur!

bienal 1 adj bi urtean behingo: un informe de periodicidad bienal, bi urtean behingo txostena; plantas bienales, bi urtean behingo landareak.

2 (que dura dos años) bi urteko: un contrato bienal, bi urteko kontratua.

3 f bienal: bienal de escultura, eskultura bienala.

publicación bienal, biurtekari.

bienandanza adj zoriontasun.

bienamado adj kutun, laztan.

bienaventurado 1 adj (afortunado) zoriontsu, zorioneko.

2 adj-m,f erl dohatsu.

bienaventuranza 1 f zoriontasun.

2 erl dohatsutasun.

3 bienaventuranzas fpl erl zoriontasunak: las ocho bienaventuranzas, zortzi zoriontasunak.

bienestar m ongizate: una sonrisa de bienestar, ongizate irribarre bat.

bienestar social, gizarte ongizatea.

sociedad del bienestar, ongizate gizartea.

bienhablado adj mihi garbiko.

bienhadado adj asturu oneko.

bienhechor 1 adj onuragarri; ongile, mesedegile: influencia bienhechora, eragin onuragarria; manos bienhechoras, esku ongileak.

2 m,f (persona) ongile: gracias a tu bienhechor, zure ongileari esker.

bienintencionado adj hobe beharrezko, asmo oneko, gogo oneko: esfuerzos bienintencionados, hobe beharrezko ahaleginak.

bienio 1 m (periodo) biurteko: en el bienio 2002-2003, 2002-2003 biurtekoan.

2 (incremento económico) bienio, biurteko.

bienmandado adj entzun oneko, esaneko.

bienoliente adj urrintsu, usain oneko.

bienquerencia f onginahi.

bienquisto adj begiko, izen oneko: bienquisto de todos, guztien begikoa.

bienvenida f ongietorri: saludo de bienvenida, ongietorri agurra.

dar la bienvenida (a alguien, a algo), (norbaiti, zerbaiti) ongietorria eman, ongietorria egin, ongietorri egin goi.

bienvenido 1 adj gogoz hartu(a): tus consejos serán bienvenidos, gogoz entzungo ditugu zure aholkuak.

2 (como saludo) ongi etorri!: ¡bienvenidos a Bilbao!, ongi etorri Bilbora!; bienvenido sea usted, ongi etorri zarela, ongi etorria zarela.

bienvivir 1 i (diru) estutasunik gabe bizi.

2 (de forma onesta) zintzo bizi.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus