Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Zehazki gaztelania-euskara hiztegia

común 1 adj komun, erkide: intereses comunes, interes komunak; el patrimonio común, ondare komuna; una característica común a todos los seres vivos, izaki bizi guztien ezaugarri erkidea.

2 (usado por una comunidad) komun, ororen, guztien: un espacio común, eremu komuna.

3 (frecuente) maizko, ohiko: un incidente de lo más común, maiz gertatzen den gorabehera.

4 (corriente, vulgar) arrunt: el ciudadano común, herritar arrunta.

5 (amigos) komun, elkarrekiko.

6 el común, erkidego: el común de la gente, (jende) gehienak.

el bien común, guztien ongia, guztien ona.

fuera de lo común, ohikoaz kanpo(ko).

hacer algo en común, zerbait elkarrekin egin.

nombre común, izen arrunt.

poco común, bakan: un hecho poco común, gertakari bakana.

por lo común, eskuarki, maizenik.

tener en común, elkarrekin izan; (parecerse) antza izan: las dos hermanas no tienen nada en común, bi ahizpek ez dute elkarren antzik batere; tenemos el despacho en común, bulegoa elkarrekin dugu.

comuna 1 f (forma de organización) komuna.

2 (conjunto de personas) komuna.

la Comuna, hist Komuna.

comunal 1 adj herri-, komunal: montes comunales, herri baso(ak).

2 komuna-: vida comunal, komuna bizimodua.

comunicabilidad 1 f (capacidad) komunikatze ahalmen.

2 (cualidad) komunikagarritasun.

comunicable adj komunika daitekeen, komunikagarri.

comunicación 1 f (acción) komunikazio, komunikatze: hemos tenido poca comunicación con los filósofos griegos, Greziako filosofoekin jardun urria izan dugu.

2 (relación) harreman: no hay demasiada comunicación entre madre e hija, ez dago harreman handirik amaren eta alabaren artean.

3 (telefónica etc) komunikazio, harreman.

4 (informe) adierazpen.

5 (en un congreso) txosten.

6 (enlace) lotura, komunikazio: una notable mejora en las comunicaciones, errepide loturetan hobekuntza nabarmena; el barrio tiene buena comunicación con el centro, (errepide) lotura erosoa dago auzoaren eta erdigunearen artean.

7 comunicaciones, fpl komunikabide(ak).

estar en comunicación con alguien, norbaitekin harremanetan egon.

medios de comunicación, hedabide(ak), komunikabide(ak).

ponerse en comunicación con alguien, norbaitekin harremanetan jarri.

comunicado m adierazpen, mezu.

comunicado de prensa, prentsa adierazpen.

comunicador adj-m,f komunikatzaile.

comunicante 1 adj komunikatzaile: la rama comunicante tiene neuronas, adar komunikatzaileak neuronak ditu.

2 mf berriemaile: la llamada de un comunicante anónimo, berriemaile anonimo baten deia.

vasos comunicantes, ontzi komunikatu(ak).

comunicar/se 1 komunikatu; harremanetan egon: hace mucho que no me comunico con mi familia, aspaldian ez dut familiarekin hitz egin.

2 (poner/se en comunicación) harremanetan jarri (con, -kin): comunicaremos con usted, harremanetan jarriko gara zurekin.

3 t komunikatu, mezutu goi, helarazi: le comunica que tiene grandes deseos de verlo, mezutzen dio hura ikusteko gutizia handitan dela; Celia comunicó a todos su alegría, Celiak denei helarazi zien bere poza.

4 (hacer saber) jakinarazi, mezutu goi: le comunicaron la muerte de su padre, aitaren heriotza jakinarazi zioten.

5 i (teléfono) hartua egon: siempre comunica, hartua dago beti.

6 p (extenderse) hedatu, lotu: el fuego se comunicó al bosque, sua basora hedatu zen.

comunicatividad 1 f komunikatibotasun.

2 (capacidad) komunikazio ahalmen, adierazpen ahalmen.

comunicativo 1 adj (de la comunicación) komunikazio-, komunikatibo.

2 (persona) jendekin, ireki, hiztun.

función comunicativa, komunikazio funtzio.

comunidad 1 f (condición de común) erkidego, komunitate.

2 (colectividad) erkidego, komunitate.

3 erl erkidego, komunitate.

comunidad autónoma, autonomia erkidego.

comunidad de bienes, zuz ondasun erkidego.

comunidad de propietarios, etxejabeen elkarte.

Comunidad Económica Europea, Europako Ekonomia Erkidego.

Comunidad Europea, Europar Erkidego.

en comunidad, elkarrekin.

comunión 1 f elkartasun, batasun, erkidetasun goi, los militantes del partido vivimos en comunión de ideas, alderdikide guztiek ideien batasuna dugu.

2 erl jaunartze, komunio beh.

primera comunión, lehen jaunartze, komunio txiki beh.

comunismo m komunismo.

comunista adj-mf komunista.

comunitario 1 adj (de la comunidad) erkidego-, erkidegoko, elkartearen, komunitatearen: vida comunitaria, erkidego bizimoldea, komunitate bizimoldea.

2 (de la Comunidad Europea) Europar Erkidegoko: entre los países comunitarios, Europar Erkidegoko herrialdeen artean.

trabajo comunitario, auzolan.

comúnmente adv eskuarki, gehienetan, arruntean.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus