Zehazki - UPV/EHU

Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Zehazki gaztelania-euskara hiztegia

alguno 1 adj -en bat: algún estúpido, ergelen bat; delatado por alguno de su grupo, beren arteko norbaitek salaturik; alguna noche voy al cine, gau(ren) batzuetan zinemara joaten naiz; ¿ha habido alguna llamada?, deirik izan da?, inork deitu du?

2 (tras sustantivo en frases negativas): no vino persona alguna, ez zen inor etorri; el ministro no facilitó dato alguno, ministroak ez zuen inongo argibiderik eman.

3 pron (afirmativo) norbait, nor edo nor, baten bat, bat edo bat: que venga alguno que sepa francés, frantsesez dakien baten bat etor dadila.

4 (interrogativo) norbait, inor.

5 (plural) batzuk, batzuen batzuk, zenbait: algunos de vosotros, zueta(ri)ko batzuk; algunos han recibido un buena paliza, astinaldi ederra eraman dute batzuen batzuek.

a alguna parte, norabait: a alguna otra parte, beste norabait.

algún día, egunen batean, egunen batez.

algún otro, beste norbait.

alguna vez, noizbait, inoiz, behin edo behin, inoiz edo behin; (en pregunta) inoiz: como sucedió alguna vez, inoiz gertatu zen bezala; ¿has robado alguna vez?, inoiz egin duzu lapurretan?

algunas veces, batzuetan.

alguno de ellos, haietatik norbait.

alguno que otro, bat edo bat, baten bat, bat edo beste: algún comentario que otro, oharren bat edo beste.

algunos pocos, baten batzuk, banaka batzuk.

algunos que otros, bakar(ren) batzuk.

de algún modo, nolabait, nola edo hala, hola edo hala, nolabait ere.

en algún lugar, nonbait, non edo non.

en algún otro sitio, beste nonbait.

en alguna otra ocasión, beste batean.

en alguna parte, non edo non, non edo han, nonbait: allá en alguna parte, han nonbait.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus