Zehazki - UPV/EHU

Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Zehazki gaztelania-euskara hiztegia

dar 1 t eman: dar dinero, dirua eman; dar el desayuno a los niños, umeei gosaria eman; me da asco, nazka ematen dit: me dio miedo, beldurra eman zidan.

2 (conceder, permitir tener algo) eman: dales permiso, emaiezu baimena; dale tiempo, emaiozu denbora.

3 (naipes) eman, banatu.

4 (pegar, golpear) eman, jo: le dio una patada en la cabeza, ostikoa eman zion buruan.

5 (entregar, poner al alcance) eman, pasatu, eskuratu: dar un paquete, pakete bat eman; dame la sal, pasa egidazu gatza.

6 (aplicar una sustancia) eman, jarri: dio dos manos de pintura, bi eskualdi margo eman zituen; me dio crema en la espalda, krema jarri zidan bizkarrean.

7 (pagar a cambio) eman, ordaindu: ¿cuánto me daría por esto?, zenbat emango zenidake honen truke?

8 (decir fórmulas de cortesía) eman, esan: dar las gracias, eskerrak eman, dales recuerdos a tus padres, goraintziak esan, goraintziak eman zure gurasoei; dar los buenos días, egun on esan, egun onak eman.

9 (producir) eman: la higuera da higos, pikondoak pikuak ematen ditu; el sol da luz, eguzkiak argi egiten du.

10 (realizar una acción): dimos un paseo, paseatzen ibili ginen; dame un beso, emadazu musu bat; le dio un golpe, jo egin zuen, kolpe bat eman zion; dar palmadas, txaloak jo; dar un grito, oihu egin; dar un paso, pauso bat egin, pauso bat eman, urrats bat egin; dar una puñalada, sastakoa eman; dar brillo, distirarazi.

11 (película) eman, pasatu, bota beh, proiektatu.

12 (obra de teatro) antzeztu, jokatu.

13 (concierto, fiesta etc) eman: dio una conferencia, hitzaldi bat eman zuen.

14 (afectar) jo: le dio en la rodilla, belaunean jo zuen; le dieron bien fuerte, ederrak eman zizkioten; se dio contra la pared, paretaren kontra jo zuen; donde no da el sol, eguzkiak jotzen ez duen aldean; el sol me daba en los ojos, eguzkiak begietan jotzen ninduen.

15 (las horas) jo: acaba de dar la hora, oraintxe jo du ordua; el reloj dio las seis, erlojuak seiak jo zituen; dieron las diez de la noche, gaueko hamarrak jo zuten.

16 (abrir el paso de conductos) ireki; piztu: dar el gas, gasa ireki; dale a la luz, piztu argia; dale al grifo, ireki iturria.

17 i (accionar) eragin, saka; dándole a la palanca, palankari eraginez; dale a la manivela, eragiozu biraderari; darle al botón, botoia(ri) sakatu.

18 (mirar una cosa hacia una parte) -ra jo, -ra begira egon, -ra eman: la casa da al mar, etxea itsasora begira dago; en medio de una plaza que da al río, ibaira ematen duen plaza baten erdian; la puerta daba a una pequeña cuadra, korta txiki batera ematen zuen ateak.

19 darse eman (a, -i): son muy dados a los sueños, ametsari oso emanak dira.

20 (entregarse sexualmente) eman (a, -i), larrua eman beh: no se da fácil, ez du larrua erraz ematen.

21 (suceder, existir) gertatu, izan, fortunatu beh: se han dado cinco muertes, bost hildako gertatu dira: es conocido por todos qué casos de corrupción se están dando, denok dakigu nolako ustelkeria kasuak ari diren gertatzen.

22 (crecer) hazi: aquí se dan bien las patatas, hemen patatak ongi hazten dira.

a base de darle, ibilian-ibilian: a base de darle al final ha aprendido a jugar a pelota, ibilian-ibilian, azkenean ikasi egin du pilotan.

dale que dale, colq jo eta jo.

dale que te pego, colq jo eta ke: y siguió dale que te pego contando batallitas, eta jo eta ke jarraitu zuen istorioak kontatzen.

dando saltos, jauzika, saltoka.

dar a conocer, ezagutarazi.

dar a entender que ..., ...-(e)la adierazi, iradoki.

dar a luz, erditu, erdi, mundura ekarri: dio a luz una hija, alaba batez erditu zen.

dar con, aurkitu: dio con la calle, aurkitu zuen kalea; al salir de casa di con mi primo, etxetik ateratzean lehengusuarekin topo egin nuen.

dar con, dar contra, (chocar) jo: el coche dio contra el árbol, autoak zuhaitza jo zuen.

dar con el bastón, makila dantzatu.

dar con los huesos en, colq -n bukatu: dio con sus huesos en la cárcel, kartzelan bukatu zuen.

dar cuenta de, (acabar) bukatu; (comunicar) -en berri eman: para dar cuenta del habitual almuerzo rápido, ohiko bazkari-pasada egiteko; dar cuenta rigurosa de algo, zerbaiten kontu hertsia eman.

dar de beber, edaten eman, edatera eman goi.

dar de bofetadas, de palos, de tortas (a alguien), (norbait) jipoitu, (norbaiti) galantak eman.

dar de comer, jaten eman, jatera eman goi.

dar de lado, alde bat utzi.

dar de narices, (con el suelo) muturrez aurrera erori; (con alguien) aurrez aurre topo egin.

dar de sí, (ropa) eman; (dinero, comida) iraun.

dar gusto a los ojos, begiak bazkatu.

dar en, (acertar) aurkitu.

dar en el blanco, helburua jo.

dar igual, berdin izan: le daba igual, berdin zion, berdin zitzaion.

dar la gana (a alguien), (norbaiti) gogoak eman: cuando te dé la gana y como te dé la gana, gogoak ematen dizunean eta gogoak ematen dizun bezala; no me da la real gana, ez dit gogoak ematen; dar a alguien la gana de hacer algo, norbaiti zerbait egiteko gogoak eman.

dar la mano (a alguien), (norbaiti) eskua eman.

dar la vista a un ciego, itsu bati begia(k) argitu.

dar lo mismo, berdin izan: me da lo mismo, berdin dit, berdin zait.

dar mucho gusto (a alguien), (ante infinitivo), (norbait) asko poztu ...-z: nos da mucho gusto verte, asko pozten gara zu ikusteaz.

dar muerte (a alguien), (norbaiti) heriotza eman, (norbait) hil, erail.

dar muestras de, eman: daba muestras de cansancio, nekatua zegoela ematen zuen, nekatua zirudien.

dar no sé qué (a alguien), colq halako bat egin (norbaiti): me da no sé qué que te vayas, halako bat egiten dit zu joateak.

dar para, (ser suficiente) -tzat aski izan: la sopa da para cuatro, zopa aski da laurentzat, zopak ematen du laurentzat.

dar parte de algo, zerbaiten berri eman.

dar por, -tzat eman: dar por perdido, galdutzat eman; dar por bueno, ontzat eman, ederretsi goi.

dar por (a alguien), (con participio etc), (norbait) -tzat hartu, -tzat jo; (con infinitivo), (norbaitek) -i eman, (norbaiti) gogoak eman: la dieron por muerta, hiltzat eman zuten; le ha dado por engordar, gizentzerari eman dio; le dio por cantar, gogoak eman zion kantuan hastea.

dar por (el) culo, vulg ipurditik eman; (vejar) ederki izorratu.

dar por sentado, segurutzat jo.

dar que, (con infinitivo): eso te da que pensar, zer pentsa uzten zaitu horrek; darás que hablar, zer esana (franko) emango duzu.

dar razón de alguien, norbait dagoen lekua esan: no nos dio razón de Joseba, ez zigun esan Joseba non zegoen.

darle algo (a alguien), (sobrevenirle) izan: le dio un ataque de tos, eztulaldi bat izan zuen; si sigue así le dará algo, horrela jarraitzen badu, ondoezik jarriko da, alditxartuko da.

darse a, (consagrarse) -i eman; (a un vicio) -ra eman: se dio al estudio, ikasteari eman zitzaion; se ha dado a la bebida, edanari eman zaio.

darse a conocer, ezagutzera eman.

darse con, contra, (chocar) jo: el coche se dio contra el árbol, autoak zuhaitza jo zuen; dar(se) de narices con el muro, hormaren kontra jo.

darse cuenta, konturatu, ikusi, baitaratu goi.

darse por satisfecho, nahikoa izan.

darse por vencido, etsi, amore eman.

dársela (a alguien), (engañarle) (norbaiti) ziria sartu.

dárselas de, colq (nork) bere burua ...-tzat eduki: se las da de muy listo, bere burua oso argitzat dauka.

dársele (a uno) bien algo, (norbait) ...-n ona izan: se le dan bien los idiomas, ona da hizkuntza kontuetan.

dársele (a uno) mal algo, (norbait) ...-n txarra izan: se le dan mal las matemáticas, txarra da matematika kontuetan.

hacer dar, emanarazi: hizo dar a la tierra toda clase de frutos, lurrari fruitu mota guztiak emanarazi zizkion.

hacer darse cuenta, begiak zabaldu, konturarazi: me hizo darme cuenta, begiak zabaldu zizkidan.

no dar ni los buenos días, kea ere ez opatu.

no dar una, colq denak oker egin.

ofrecer y no dar, eutsi eta tati egin.

para dar y tomar, erruz.

¡y dale!, hara berriz ere!

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus