Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Birformulazioa eta birformulatzaileak diskurtsoan

Maribi Unamuno Garate
HALA ETA GUZTI ERE

1. Saila > azpisaila

birformulatzailea > urruntzailea

2. Balioa

(2.1)

Hala eta guzti ere Bitoriano Ormaetxeak, hamasei urteko gazteak, alde egin nahi du. [Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan, Edorta Jimenez (Susa, 2003) Orr.: 70]

(2.2)

258/1997 (EE) Erregelamenduak elikagai berri guztiak zituen hizpide17 eta, beraz, ez transgenikoak bakarrik, baina, salbuespen hau delaeta, Erregelamendu hau aurrerapauso itzela izan zen elikagai transgenikoen merkaturatzean. Merkatu honen egoera konplexuak bi urtera heldu ez zen epe labur batean onartu zuen zenbait elikagai merkaturatzeko bide hau, baina, hala eta guzti ere, garrantzi berezia izan zuen, praktikan 2004ko maiatza arte ez delako transgenikoak merkaturatzeko beste biderik egon. [Elikagai transgenikoak Europan, de ius eta de facto, L. Escajedo (Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2007)]

(2.3)

Hara zein: ezagun da Leonidasek espedizio hartan beraiekin zen Akarnaniako Megistias igarleari ere - Melamporen ondorengoa omen zena eta, oparigaien erraiak aztertu ondoren, zein zori izango zuten iragarri ziena - alde egiteko eskatu ziola, beraiekin batera hil ez zedin. Hala eta guzti ere, hark, alde egiteko baimena ukan arren, berak ez zituela bertan behera utziko erantzun zien, nahiz eta espedizionarioen artean zen bere seme bakarrari alde egiteko eskatu zion. [Historiak II, Herodoto / Josu Naberan (1997) Orr.: 495]

3. Balio oinarrizkoa

Ikus HALA ETA GUZTIZ ERE

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus