Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Birformulazioa eta birformulatzaileak diskurtsoan

Mª Jesus Aranzabe, Jose Mari Arriola
HITZ BATEZ

1. Saila > azpisaila

birformulatzailea > laburbiltzailea

2. Balioa

Hitz batean laburbiltzailearen aldaera bat da hitz batez eta birformulazio laburbiltzailea bideratzeko erabiltzen da: hots, aurreko enuntziatuan (birformulakizunean) esandakoa birformulatzen da, adierazitakoa laburbiltzeko.

Beste era batera esanda, diskurtsoan lehenago —birformulakizunean— adierazitakora itzultzeko aukera ematen du diskurtso-markatzaile horrek, aurrean esandakotik funtsezkoena ateratzeko modu laburrean.

(2.1)

"Komunikazioan heztea" irakasgaiaren helburua ez da kazetariak sortzea, baizik eta, gaztetxoenek masa-hedabideen bitartez jasotzen duten mezuaren jabetze selektiboa ahalbidetzea. Horrek esan nahi du egunero jasotzen dituzten ehunka informazio eta estimulu analizatzeko, laburtzeko, eta hierarkizatzeko gai izatea, era horretan hedabideen aurrean duten autonomia kritikoa garatuz. Hitz batez, pertsona mediatikoki alfabetatuak sortzea. Gauden egoeran horrek esan nahi du globalizazioaz, informazioaren saturazioaz, desinformazioaz, irakasleriaren prestakuntzaz, teknologiaz, demokraziaz eta dibertsitateaz hitz egitea, besteak beste. Gai delikatuegiak, akaso? Subjektu aktibo berria sortzeko bidean eskolak duen zeregina funtsezkoa da, baina, badirudi gure irakaskuntza sistemak ez duela konturatu nahi: gehiago kezkatzen du eskolak ordenagailu berriez hornitzeak, tramankulu horiek kritikoki nola erabili behar diren bultzatzea baino. [EPD lib., Ikus gaitzazuen, Txema Ramirez de la Piscina (Alberdania, 2004) Orr.: 124]

Birformulakizuna

"Komunikazioan heztea" irakasgaiaren helburua ez da kazetariak sortzea, baizik eta, gaztetxoenek masa-hedabideen bitartez jasotzen duten mezuaren jabetze selektiboa ahalbidetzea. Horrek esan nahi du egunero jasotzen dituzten ehunka informazio eta estimulu analizatzeko, laburtzeko, eta hierarkizatzeko gai izatea, era horretan hedabideen aurrean duten autonomia kritikoa garatuz.

Azalpena: atal birformulatzailea

Hitz batez, pertsona mediatikoki alfabetatuak sortzea.

Birformulatzaile honen erabilerari dagokionez, batez ere Pentsamenduen Klasikoak eta Ereduzko Prosa corpuseko liburuetan aurkitzen da.

Hiztegiei dagokienez, Orotariko Euskal Hiztegian jasotzen da:

HITZ BATEZ (Lar, Dv, H). a) En una palabra, en pocas palabras, en resumen. "(En fin, por) abreviar" Lar. Zergatik eztuk sinpleki erraiten hitz batez, hil izan dela. Lç Ins C 4r. Zeren hitz batez erraitera, [...] obratzen baitu Iesu Kristo Iaunaren heriotzeak. Ax 527 (V 339). Hitz batez erraitera, enadin phausa. Mst III 21, 1. Hitz batez giristinoa da gizon bat Jesu-Kristorena. Dh 254. Itz batez illarazte aundiakin lankozten zuan. Bv AsL 43. Ez bakarrik, hitz batez erran dezadan, gure baitharikako olde hoitaz. JE Bur 174. Hitz batez, nortasunik gabe. Mde Pr 346. Itz batez esan zion nagusiak langille berria zekarrela, gero xeetasun guztiak esango ba-zizkion ere. Anab Poli 73.

v. tbn. SP Phil 48. Bp II 97. Ch III 21, 1. Lg II 219. Brtc 213. Monho 102. JesBih 393. MarIl XV. UskLiB 81. Jaur 375. Gy 124. Hb Egia 98. Dv Lab 38. Ip Dial 27. Laph 170. ChantP 198. Elsb Fram 123. Lap 4s (V 4). Arb Igand 115. HU Zez 65. Inza Azalp 155. Ldi IL 138. MIH 154.

b) Unánimemente. v. AHO BATEZ. Doktor guztiek diote / hitz batez

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus