birformulatzailea

esplikatiboa

alegia

beste era batera esanda

beste hitz batzuetan

beste hitz batzuetan esanda

beste hitz batzuekin (esanda)

beste hitzetan (esanda)

beste hitzez (esanda)

beste modu batera esanda

bestela esanda

erran nahi baita

erran nahi da

esan nahi baita

esan nahi da

hau da

hots

zehaztailea

hain zuzen

hurrenez hurren

zehatz-mehatz

zehatzago esanda

zehatz esanda

zehatz esateko

zehatzago esan

zehatzago esatearren

zehatzago esateko

zehazkiago esan

zehazkiago esanda

zehazkiago esateko

zehazkiago

laburbiltzailea

azken batean

azken baten

azken batez

azken buruan

azken finean

hitz batean

hitz batez

hitz bitan esateko

hitz gutxitan

labur esanda

labur esateko

laburbilduz

laburbilduta

urruntzailea

dena dela

dena den

edonola ere

edozein kasutan

edozein kasutan ere

edozein modutan

edozein modutan dela

edozein modutan ere

edozein moduz

edozein moduz ere

hala ere

halaz ere

halarik ere

hala izanda ere

hala izanik ere

hala eta guztiz ere

hala eta guzti ere

halaz guztiz ere

nolanahi den

nolanahi den dela

nolanahi den ere

nolanahi ere

nolanahi dela ere

nolanahi izanda ere

nolanahi izanik ere

zuzentzailea

are hobeki

are hobeto

barkatu

barka

bestela esanda

(edo) hobeto

(edo) hobeki

egia esanda

hobeto esanda

zer diot?

Maribi Unamuno Garate
HALAZ GUZTIZ ERE
 

1. Saila > azpisaila

birformulatzailea > urruntzailea

2. Balioa

(2.1)

Bob Wasserman ere, ez baitzuen Virgil ikusi Oklahomara egin genuen bisitaz geroztik, izu-laborriak hartu zuen. Virgilek ikusmena erabat hondatua zuela jakitean, erretinak berraztertzeko premia ikusi nuen. Lehen bezalaxeko itxura zuten: pikartak, pigmentazio gehiago edo gutxiago tarteka. Ia zeroraino eroria zen, halaz guztiz ere, erretinako alde hondatu gabeen funtzionamendua. [Antropologo bat Marten, Oliver Sacks / Xabier Olarra (EHU, 2003) Orr.: 155]

(2.2)

Santuen bizitzetan aurkitzen dira gai horri buruzko argibiderik handienak .459: nola, garai hartan, inarrosi ziren karitatearen erraiak; nola zenbait apezpiku santuk, presoak binaka lotuta ikusiz, elizetako zilarra erabili zuten, eta are ontzi sakratuak ere saldu zituzten, haietarik ahal zituztenak askatzeko; monako santuak ere hartan aritu zirela. Bizitza horiek idatzi dituztenei batzuetan sinesberegiak izatea egotz badakieke ere Jainkoak ezbairik gabe egin dituen gauzez, baldin eta bere asmoen ordenan bazeuden, halaz guztiz ere argibide handiak ateratzen dira autoreengandik garai hartako ohitura eta usadioez. [Legeen espirituaz II, Montesquieu / Iñaki Iñurrieta (1999) Orr.: 276]

3. Balio oinarrizkoa

Ikus HALA ETA GUZTIZ ERE

4. Euskal gramatikak

[EGLU III]

“Halaz guzti(a)z (ere) multzokoak, azkenik, gipuzkerazko tradiziokoak dira gehien bat Guzti(a)z osagaia gabe erabil daiteke hau ere: (164) Gai onezaz, eta ala diote berak, Aita Cornejo, ondoená itzegin dala; alaz guztiaz ere, ez diote oni jarri nai (C. Beovide, Asis'ko Loria, 120)” [122. or.]