Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Zientzietarako argimenen azterketa
Huarte de San Juan
Itzultzailea:
Xabier Kintana Urtiaga
Berrikuslea:
Aingeru Epaltza Ruiz de Alda
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Eduardo Gil Bera
Argitaratze data:
1996-07-03
Orrialde kopurua:
448
ISBN:
84-88303-91-2
Joanes Uharteren liburu bakarrak lehen aldiz 1575an ikusi zuen argia. Egilea bizi zela bost aldiz publikatu zen gaztelaniaz ez ezik, baita italieraz eta frantsesez ere. Uharte hil ondoren, latin, holandera, ingeles eta alemanera ere itzuli zuten. Psikearen eta giza endeleguen zertarakotasunaren ikerketan barnetzen da, lagun bakoitzaren ezaugarri fisikoetatik barruko balioak aurkitu nahian. Alde horretatik, autore nafarra psikologiaren oinarriak bilatzen ahalegindu zela esan daiteke. Bestalde, giza espirituaren ahalmenak aztertzean, mintzamenari aparteko garrantzi ematen ziotelarik, Chomskyrentzat gaurko lingüistika sortzailearen nolabaiteko aitzindari izan zen.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus