Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Egitura sintaktikoak
Noam Chomsky
Itzultzailea:
Itziar Laka
Berrikuslea:
Xabier Artiagoitia
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Esther Torrego
Argitaratze data:
2003-10-31
Orrialde kopurua:
176
ISBN:
84-88303-10-6
Neurri handi batean, gizakiaren hizkuntza ahalmenak gaur egun pizten duen interesaren jatorria Syntactic Structures da, psikologia oinarritzat harturik hizkuntzaren teoria bat garatzen duen 166 orrialdeko liburuxka bat. Hizkuntza sistema kognitibotzat hartzen duen teoriarekin guztiz bat datorren lehen gramatika-liburua da, hala ikusmoldean nola egituran. 1957an argitaraturik, liburuak teoriaren oinarriak aurkezten ditu, ingelesaren gramatikako hainbat gertakariren azterketa zorrotza eginez. Bere garaiko azterbide linguistikoak baztertu gabe, eta beraren kontrako argudio arrazoituei esker, liburu hori argitaratu zenetik egitura sintaktikoak beste modu batera ikusi izan dira.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus