Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Estetika brebiarioa
Benedetto Croce
Itzultzailea:
Koldo Biguri Otxoa de Eribe
Berrikuslea:
Lourdes Auzmendi Ayerbe
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Vicenzo Vitiello
Argitaratze data:
1996-03-20
Orrialde kopurua:
177
ISBN:
84-88303-89-0
Liburu honetan, egileak Estetikari buruz lehenago idatziak zituen obretan isuritako kontzeptu nagusiak laburbiltzen ditu modu didaktikoan; izan ere, brebiario hau berez Houstongo Unibertsitatean emateko lekzio moduan sortua da eta lau gai jorratzen ditu: artearen izaera, artearen inguruko aurriritziak, arteak giza gogoan eta gizartean duen lekua eta artearen kritika eta historia. Guztiak 1912an moldatuak dira. Crocek bigarren irakaskuntzako ikasleei zuzendutako liburutzat jo zuen filosofia eta literatura ikasten zebiltzanentzat lagungarri izan zitekeelakoan. Croceren iritziz, arte-arazoak etika, logika edo psikologia baino eragingarri zaizkio ikasleari.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus