Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH)

« »

RECUEIL DES CHANSONS

Jean-Baptiste Camousarry
Jon Kortazar

Jean-Baptiste Camousarry  (1815-1842)poeta Larresoro seminario txikian sortutako talde poetikoaren irakaslea izan zen. Bere lana ez da oso zabala, 20 bat poema besterik ez. M. Guadalupe Artolak 1988. urtean argitaratu zuen Camousarryren olerkien bilduma.

Ikerlari horrek egindako lanean aurkitzen ditugu Jean-Baptiste Camousarry poetaren lanaren ezaugarri nagusiak.

Idazlearen poemak ahozko literaturan erabiltzen den metrikan eginak daude. Nahiz eta kopla moldea erabili ohi duen, errima bikoitza darabil ahapaldi bakoitzean.

Poesia erromantikoaren jarraitzailea dela esan ohi da, (dena dela, Francisque Michelen hitzetan Tibuloren elegien antza omen zuen poetaren lanak) eta zenbat gai nagusik hala adierazten dute bere idazkeran. Jean-Baptiste Camousarryk gai nagusi hauek landu zituen: erlijioa(“Mendekioa”), zenbait elizako poema euskaraz eman zuelarik (“Kristauak zatozte”); heriotza, dolu delarik hiltzen direnetaz (“Sur la mort d’un ami”), ideologia, hor dira esaterako gertu dituen jeneralen omenez egindako poemak (“Zumalakarregi”); eta ironia (“Basa-koplariari”). Joera erromantikoa aitortu behar bazaio ere, molde klasikoak eta haien topikoak  erakusten dituzten testuak ere idatzi zituen, nahiz eta gaia heriotzaren ingurukoa izan berriz ere (“Alexisen heriotzea”).

Idazteko moldean sentimenduen aipamenaz gainera, konparaketaren erabilera bipila nabarmendu behar da.

BIBLIOGRAFIA

ARTOLA, M. Guadalupe (1988) “Jean-Baptiste Camousarry (1815-1842). Una primera aproximación a su vida y a su obra”. Anuario del seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo. XXII-2. 391-443 or.

CHARRITON, Piarres (1990): “Iparraldeko bertsolari eta olerkariak XIX. mendean”. ELKAR LANEAN: XIX. mendeko olerki-bertsogintza. Labayru. Bilbao. 11-85 or.

 

« »
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus