Home > HPC > Banda zabaleran marka berria GÉANT-DANTE sare zientifikoan

Banda zabaleran marka berria GÉANT-DANTE sare zientifikoan

September 25th, 2013

1.6 miloi definizio handiko filma streaming bidez emateko banda zabalera nahikoa duen konexioa lortu da. Lotura honek 8 terabit segunduko (Tbps), 8 miloi mega, banda zabalera du. Luzera handiko superkanal optiko hau Amsterdam (Herberherak) eta Hamburgoren (Alemania) artean egin da Infineraren Intelligent Transport Network erabiliz.

GEANT network topology

GÉANT enbor-sarearen topologia

Lotura hau DANTE-k (Delivery of Advanced Network Technology to Europe) egin du. Europar erakunde honek, Europako ikerkuntza instituzioen arteko abiadura handiko konexioa eraikitzen eta kudeatzen du. Horrela, DANTEk unibertsitateak, ikerkuntza zentroak  eta azpiegitura zientifikoak (CERN adibidez) lotzen ditu. Marka hau GÉANT sarea erabiliz egin da, sare hau, nazioarteko sare zientifiko eta hezkuntza sarea, lotzen dituen sare fisikoa da. GÉANT-ek 10.000 erakunde eta 50 miloi ikertzaile konektatzen ditu.

Orain dela gutxi DANTEk ere jakinaraiz du GÉANTeko enbor-sarea 2 Tbps-ra eguneratu duela baliabide konputazionalen arteko loturak hobetzeko. GÉANTeko IP enbor-saretik 1.000 terabyte (1 byte = 8 bit) transmititzen dira egunero. Datu zientifikoen sorrerak, azterketak eta horien elkarbanatzeak, eraginkortasuan handiko konputazioak eta grid-ak osatzen duten e-azpiegiturak estresatzen dituzte. CERNen etorkizuneko Square Kilometre Array teleskopioa (munduko handiena izango dena) edo bioinformatikako proiektuak sortzen dituzten datuen banaketa, azterketa, metaketa eta eskuragarritasuna eraginkor bermatu behar dira. GÉANT sareak izugarrizko garrantzia dauka Europa mailan zeregin honetan.

GÉANT sarea eguneratzeko proiektua epe luzeko inbertsioa izan da, enbor-sareko 50.000 Km berritu eta ekipamendu zaharra puntako teknologia duen transmisio gailuekin ordezkatuz. Teknologi berri hauek zerbitzu gehiago eta fidagarritasun handiagokoak bermatuko dituzte.

Oharra: Bidaliketa hau erderaz publikatutakoaren Record en ancho de banda por la red científica europea GÉANT-DANTE itzulpena da.

 

 

 

 

HPC

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.