Andy Hargreaves-en Enseñar en la Sociedad del Conocimiento

Liburu honekin hastea ez da inolaz ere kasualitate. Hargreaves-ek oso garbi jartzen ditu gizartean une honetan ditugun koxka nagusiak eta koxka horiek nola eragiten duten eta nola eragin beharko luketen hezkuntzan.

Hiru pasarte hautatu ditut liburuaren tesi nagusia ulertzeko (azpimarrak nireak dira):

  • McMunduaren ideia, Barber-ri (1995) hartua: “fuerzas económicas, tecnológicas y ecológicas sin freno que exigen uniformidad e intergración, y que hipnotizan a la gente de todas partes con música rápida, ordenadores rápidos y comida rápida -MTV, Macintosh o McDonald´s- presionando a las naciones hacia un único e homogéneo McMundo unido por las comunicaciones, la información, el entretenimiento y el comercio. (…) El McMundo es de hecho una especie de parque temático global donde se entregan rápidamente bienes y servicios estandarizados con posibilidad de escoger sólo algunos extras optativos (…) todo el mundo es igual siempre y cuando puedan permitirse el precio de admisión y se contenten con mirar y consumir”

  • Familiaren eta giza-harremanen egoera lan-munduaren aurrean, R. Reich-en aipamena (2001): “las más profundas ansiedades de esta era próspera tienen que ver con la erosión de nuestras familias, la fragmentación de nuestras comunidades y el desafío de mantener intacta nuestra integridad”. Oatley-k dioen bezala, “el carácter se construye con emociones a largo plazo, tales como el amor o la lealtad, en vez de emociones a corto plazo de enamoramiento o alegría transitoria”

  • Eta, orain bai, hezkuntza: “En las escuelas secundarias que priorizan los resultados sobre las relaciones, demasiados adolescentes se encuentran cada vez más desmotivados para aprender y alienados de la sociedad del conocimiento”; “los docentes que enseñan más allá de la sociedad del conocimiento desarrollan no sólo el capital intelectual de sus estudiantes, sino también su capital social: la habilidad para formar redes, forjar relaciones, y contribuir, a la vez que extraer, a los recursos humanos de la comunidad y de la sociedad en general”

Nolabait esateko, hezkuntzaren erantzukizuna da gazteak jakintzaren ekonomiaren uholdearen aurrean nortasun sendoa eraikitzea. Oraindik kezkatuegi gaude ikaskuntza intelektualarekin eta erabat ahaztu zaigu emozioetan dagoela giltza. Ikasmina sustatzea, ikaskidetasuna, laguntasuna eta auto-estimua lantzea oso zaila da gaur egungo curriculum zatikatuekin.

Hautatu ditudan hiru aipamenak irakurrita, konturatzen naiz zein desbideratuta gabiltzan, teknifikazioa sustatzen ari gara gure lan-sistema ere hala delako. Irakasle-ikertzaile karrera gogortu egin da, lehiakorragotu, kezkatuegi gaude zenbat argitaratzen dugun, zenbat puntu ditugun… Lanean jo eta ke gabiltza departamentuz departamentu, lan-talde egonkorrik osatu ezinik. Ez zait iruditzen eredu ona garenik. Artikuluak eta artikuluak idatziko ditugu curriculumari buruz, hezkuntzari buruz… hutsalak, guk geuk aplikatzen ez baditugu.

Estandarrak, adierazleak… ondo da, joko horretan jolastuko gara, baina behar bezala jolastuko bagara gizatasuna eta hiritartasuna merezi duten lekuan jarriko ditugu. Zientzia bai, baina zientzia gizatiarra.

Ezin da iruzkinik egin.