-
Nazioarteko Konferentzia: Hizkuntza gutxituak eta eleaniztasuna Europako eskoletan: praktikak, erronkak eta etorkizuneko aukerak
Aktiba Ikerketa Taldearen bitartez, nazioarteko konferentzia honen berri izan dut. Bertaratzerik izango ez badut ere, gai interesgarri asko jorratuko dira. Programa esteka honetan ikus daiteke: https://acrobat.adobe.com/id/urn:aaid:sc:eu:8531c3c4-2b41-4c6d-8819-3b399f975e3e Hona Aktiba Ikerketa Taldeak bere webgunean argitaratutako testua: Kultura eta hizkuntza aniztasuna gizateriaren ondare kulturalaren parte da (UNESCO, 2003), eta funtsezko zeregina du gizarteetako identitatea eta esanahia osatuz. […]
-
Urriaren 21ean, tailerra: Oroimena eta Jakintza Herrikoiak
Gonbidatu nahi zaituztegu “Oroimena eta jakintza herrikoiak” izeneko lan-tailerrean parte hartzera, urriaren 21ean. Tailerra L’Arada Creativitat Social kooperatibak eskainiko du Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Hezkuntza eraikinean (Juan Ibáñez de Sto. Domingo, 1, Gasteiz). Helburua da beren esperientziak partekatzea eta oroimena eta jakintza herrikoiak, haur zein helduekin, kolektiboki nola eraikitzen dituzten lantzea. Hau da euren webgunea: […]
-
Euskaraz Jolasten Topaketaren ondorioak
Ekitaldia ikasleekin landutako proiektuaren amaiera izan da, proiektuen erakusketa egiteko eguna, alegia. Landutako gaia euskararen erabilerari lotuta egon denez, Euskararen Nazioarteko Egunarekin lotzea pentsatu dugu, klasean egindako lanak gelatik kanpo zabaltzeko aitzakia harturik. 2022/2023 ikasturtean, kasu honetan ere Euskara Errektoreordeak lagundurik, hizkuntz paisaia euskaratzeari lotutako proiektu bat gauzatu genuen (esteka honetan dago informazio zehatza: https://www.ehu.eus/ehusfera/komunikatzen/2023/01/29/hizkuntz-paisaiaren-saturazioa-eta-elebitasuna/). […]
-
Eskola Hiztun Bila 2024: Euskara irakasteko bidegurutzean aurrera
2024ko azaroaren 8an ESKOLA HIZTUN BILA 2024 jardunaldian hizlari gisa parte hartzeko aukera izan nuen. Ardura handia izan zen hain auditorio handi eta garrantzitsuaren aurrean hitz egitea, espero dut esandakoetatik ideiak, sentipenak edota ekintzak eragin izana. Lehenik eta behin, eskerrak adierazi nahi dizkiet antolatzaileei, izugarrizko ahalegina egiten dutelako dena ondo, polit eta interesgarri atera dadin. […]
-
Topaketa: Euskaraz Jolasten Lehen Hezkuntzan. 2024ko abenduaren 3an.
Nola eralda dezakegu jolasgaraia, aktiboa, anitza, kulturalki aberatsa eta euskaldunagoa izateko? Galdera honetatik abiatu genuen ikasturte hau, Lehen Hezkuntzako graduko 1. mailako ikasleekin. Urtero bezala, Komunikazio Gaitasunaren Garapena I irakasgaian topaketak antolatu ditugu, ikasleak eremu akademiko-zientifikoan murgiltzeko eta hezkuntzaren eremu profesionala ezagutzen hasteko. Aurtengo proiektuan, jolasak eta jokoak hartu ditugu aitzakia gisa ahozkotasuna lantzeko, hezkuntzaz […]
-
Ahozko historien mintegia, 2024ko azaroan
Kulturartekotasun minorreko “Fundamentos de la educación multicultural” irakasgaian, ahozko historien inguruko saio ireki hauek antolatu ditugu, interesa duen edonor hurbiltzeko. 2024ko azaroaren 19, 22 eta 25ean, ahozko historien inguruko mintegia landuko dugu Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (Juan Ibáñez de Sto. Domingo, 1), Hizkuntza Gelan (beheko solairua). Mintegia gaztelaniaz izango bada ere, euskaraz parte hartu […]
-
Zinema, edukomunikazioa eta matrize soziokulturala: filmen analisia
Gure ikerketa-taldeko zehar-lerro gisa, aukera (eta beharra) sortu zaigu zinemaren eremua urratzeko. Gonbitea #cineyeducacion saretik datorkigu, sare honekin hainbat ekimen gauzatu ditugu azken urteotan, eta aurrerapauso bat emateko unea iritsi da. Ekarpen akademiko-praktiko bat egin nahi genuke, esperientzia didaktikoei marko teoriko-praktiko bat eratzeko. Artikulu luze eta zehatzagoa prestatzen ari bagara ere, zuekin partekatu nahi genuke […]
-
12. helburua: ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
Aurrekoan GIH 1: POBREZIA DESAGERTZEA landu genuen, ondoren GIH 3: OSASUNA ETA ONGIZATEA, gero GIH 5: GENERO BERDINTASUNA, horren ostean GIH 6: EDATEKO URA ETA SANEAMENDUA, eta gaur hamabigarrenaren inguruan eztabaidatuko dugu: EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK. Hasteko, UNESCO Etxearen bideoa ikusiko dugu: https://youtu.be/4cXuOxlzZnw?si=wQ5DSvHv0FFoODV0 Hauek dira UNESCO Etxeak GIH honi lotutako ikaskuntza-helburuak betetzeko proposatu dituen gaiak: […]
-
6. helburua: ur garbia eta saneamendua
Aurrekoan GIH 1: POBREZIA DESAGERTZEA landu genuen, ondoren GIH 3: OSASUNA ETA ONGIZATEA, gero GIH 5: GENERO BERDINTASUNA, eta gaur seigarrenaren inguruan eztabaidatuko dugu: EDATEKO URA ETA SANEAMENDUA. Hasteko, UNESCO Etxearen bideoa ikusiko dugu: https://youtu.be/traN3ftZF7M?si=5OdJk7LN44opG3SW Honela zehaztu ditu UNESCO Etxeak GIH honi lotutako ikaskuntza-helburuak: Uraren eta saneamenduaren erabilgarritasuna eta kudeaketa iraunkorra bermatzea guztiontzat Ikaskuntza-helburu kognitiboak […]
-
5. helburua: genero berdintasuna
Aurrekoan GIH 1 landu genuen, ondoren GIH 3, eta gaur bosgarrenaren inguruan eztabaidatuko dugu: genero berdintasuna. Hasteko, UNESCO Etxearen bideoa ikusiko dugu: https://youtu.be/AP8zqHHWrxA?si=Vi5b7HR6y0aHKeyX Eusko Jaurlaritzak (2017) honela zehazten du helburu hau: 5. GIH: Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neska guztiak ahalduntzea Balioen aldaketa sustatzea, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko. Emakumeen eta gizonen arteko […]
