Eguneroko elkarrizketak analizatzen

Beste liburu interesgarri bat:
Eggins, Suzanne & Slade, Diana (1997). Analysing Casual Conversation. New York: Continuum. ISBN 0-304-33729-3

Ikertzaile hauek lan itzela egin dute eguneroko elkarrizketak aztertzen. Urte luzeetako lanaren emaitza da liburu hau, metodologia argikoa, baina gehien gustatu zaidana da bat-bateko elkarrizketen garrantzi soziala eta psikologikoa azpimarratzea.

Askotan ematen du lankideekin, lagunekin, familiartean berriketan ari garenean denborapasa hutsean gabiltzala. Hori ez da, inolaz ere horrela: etengabeko posizio-hartzean gabiltza, gure estatusa kokatzen, harremana behin eta berriz berreraikitzen.

Hona hemen sarrerako aipamen bat:
“despite its sometimes aimless appearance and apparenlty trivial content, casual conversation is, in fact, a highly structurates, functionally motivated, semantic activity. Motivated by interpersonal needs continually to establish who we are, how we relate to others, and what we think of how the world is, casual conversation is a critical linguistic site for the negotiation of such important dimensions of our social identity as gender, generational location, sexuality, social class membership, ethnicity, and subcultural and group affiliations. In fact, we will be arguing in this book that casual conversation is concerned with the joint construction of social reality.” 1997:6

Bai, ados, ez du ezer berriegirik deskubritu planteamendu honetan; baina ikerketa bera garrantzi handikoa iruditzen zait hori dena sistematizatzea eta ikertzea lortu dutelako, eta hori benetan zaila da. Besterik ez bada, deigarria da jakitea ikerketa-gune izan diren elkarrizketak 1983tik 1995 bitarte jaso dituztela. Elkarrizketak bat-batekoak dira, espontaneoak, bizitza errealeko testuinguru benetakoetan gertatuak:
– lagunarteko afarietan
– familiartean: gurasoak eta seme-alaba helduak
– familia zabalean: aitona-amonak eta biloba helduak
– lanean, kafe tartean: gizonezko hutsez osatutako taldea fabrika baten, emakumezkoz osatutako beste bat ospitale baten eta sexuak nahastutako lantalde baten

Interesgarria!

Comments are closed.