1. helburua: pobrezia desagertzea

 

1 POBREZIA DESAGERRARAZTEA

Garapen Iraunkorrerako Helburuak lantzeko, lehen helburutik hasiko gara. UNESCO Etxeak bideo hauxe prestatu du helburu honekin hasteko: https://youtu.be/j0N6JrEGCZk?si=z3L4sgGc8dteacrV

GIHak garatzeko, erakunde, ikastetxe eta gune bakoitzean bere azpihelburuak zehaztu behar dira. Adibidez, Eusko Jaurlaritzak 20 konpromiso, 78 ekimen eta 298 jarduera antolatu ditu horretarako, dagokien finantzaketa zehaztuta, hemen azaltzen duen bezala: https://programa.irekia.euskadi.eus/eu/sustainable_dev_goals/18

Arazoa dator GIH bakoitza banandurik landuz gero, oso zenbaki handiak ikusiko baditugu ere, benetako lanketa ez dela integrala izango. Efektista da eta benetako arazoari heltzea ekiditen da.

Guk 1. GIHa lantzeko, bi material erabiliko ditugu:

  1. GIHetako ikaskuntza helburuetan UNESCOk helburu hau nola zehazten duen: https://unetxea.org/eu/portfolio-item/garapen-iraunkorrerako-helburuetarako-hezkuntza-ikaskuntza-helburuak/
  2. “Jatorri migratzailea duten ikasleen eskola segregazioa Gasteizen” izeneko txostena (pdf): https://steilas.eus/wp-content/uploads/2022/03/Segregazioa-.pdf

Pentsatzen hasteko, artikulu honen atal batzuk gehituko ditut hemen, falta diren lotura horiek egiteko (artikulu honetatik moldatua: https://7joursinfo.com/actualites/le-mali-rompt-sa-dependance-avec-la-france-en-annulant-11-accords-coloniaux-imposes-aux-pays-africains-depuis-1960/):

[MALI] Gobernuak Frantziarekiko mendetasuna apurtu du, Frantziak hainbat herrialde afrikarri 1960an inposatutako 11 akordio kolonial bertan behera utzi ostean.

Hauek dira herrialdeak: Benin, Burkina Faso, Guinea Bissau, Boli Kosta, Mali, Niger, Senegal, Togo, Kamerun, Afrika Erdiko Errepublica, Chad, Congo-Brazzaville, Ekuatore Ginea eta Gabon.

1. akordioa: zor koloniala. Herrialde independente berriek Frantziak koloniazioan zehar eraikitako azpiegiturak ordaindu behar dituzte (koste horiek, aurrekontuak, baldintzak eta abar zehaztu gabe).
2. akordioa: herrialde afrikar hauek beren finantza erreserbak Frantziako Bankuan depositatu behar dituzte.
3. akordioa: herrialdean aurkitutako lehengaiak edo baliabide naturalak lehenik Frantziari eskaini behar zaizkio, erosi eta ustia ditzan. Soilik ezezkoa emanez gero izango du herrialdeak beste era batera ustiatzeko eskubidea.
4. akordioa: kontratazio eta leihaketa publikoetan, enpresa eta interes frantsesek lehentasuna izango dute.
5. akordioa: material militarrak eta militarren formazioa Frantziaren eskubide esklusiboa da.
6. akordioa: Frantziak eskubidea du herrialdean bere tropak hedatzeko edo herrialdea militarki hartzeko, bere interesak defendatzeko.
7. akordioa: frantsesa izango da erabiliko den hizkuntza ofiziala eta hezkuntzarako hizkuntza.
8. akordioa: derrigorrezkoa izango da CFA frankoak erabiltzea.
9. akordioa: urtero Frantziako gobernuari herrialdeko finantza datu guztiak bidali behar zaizkio.
10. akordioa: uko egiten dio beste herrialde batzuekin aliantza militarrak egiteari.
11. akordioa: mundu gerra edo mundu krisi baten aurrean, derrigortuta daude Frantziarekin aliatzera.

 

Comments are closed.