BIDEO-FORUM apirilaren 13an

Tweet

Ilusionista Sozialen Mintegia eratzeko topaketak hasteko, 2015eko apirilaren 13an, 16:00etatik 20:00etara, BIDEO-FORUM saioa izango dugu Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako 1.3 gelan.

Saioa Naiara LarraƱaga ikasleak koordinatuko du eta ideia da majisteritzan egiten ditugun bideoak konpartitzea eta bideo horietan oinarritutako eztabaidak piztea.

Zure bideoak partekatu nahi badituzu, bidali mezutxo bat gure epostara: ilusionistasozialak@gmail.com

AUPA […]

Hezkuntzaren jabe-gabetzea eztabaidatzeko bideoak euskaraz

Tweet

Poliki-poliki, hezkuntzaren jabe-gabetzeari lotutako euskarazko bideoak pilatzen gabiltza, eztabaidarako lehen bideo-zirriborroa osatzeko.

Hori dela eta, erreprodukzio-zerrenda sortu dugu youtube-n, euskarazko bideo hauek denak jarraian ikusteko edo errazago topatzeko. Interesgarria izan daitekeen beste bideoren bat ezagutzen baduzu edo egin baduzu, abixatu, zerrendara gehitzeko! [youtube]http://www.youtube.com/playlist?list=PLT9W6OL68WcF9S-1n9jiorMW10MP7I0Pu[/youtube]