Hirien (h)istori(o)ak…

Tweet

Bi hilabetez Mexikon ibili ondoren, hementxe nabil berriz bueltan, Donostiako erritmoa berriro ere hartzen… eta halaxen datozkit bertan bizitakoen oroitzapenak, arrapaladan tarteka, ttanttaka gehienetan, egunean zehar…

Oaxakan hamaika kontu eder eta gazi-gozo bizitakoak izan gara, eta horietako bat erakusketa honen ezusteko ederra:

Historias de Ciudades, Katharina Von Arx artista suizarrak (1928-2013) egindako lanen erakusketa […]