Hizkuntz paisaiaren saturazioa eta elebitasunaren zenbait ondorio

Tweet

Ikasturte honetan, hizkuntz paisaia lantzeko proiektu bat garatu dugu Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Lehen Hezkuntzako graduko 1. mailako ikasleekin, Komunikazio Gaitasunaren Garapena I irakasgaiaren barruan.

Proiektu hau garatzeko arrazoi nagusiak hauek izan dira, gutxi gorabehera:

Ikasleek euskararen egoeraren inguruko kontzientzia garatzea, hausnarketa bultzatzeaz gain, batez ere euskaraz hitz egitearen garrantziaz jabetzea. Ikasleen arteko […]

Hizkuntz paisaia euskaratzen: poster erakusketa digitala

Tweet

Hitz emandakoa zor eta hona hemen azaroaren 23an egindako poster erakusketaren bertsio digitala.

Lan hau “Hizkuntz paisaia euskaratzen” proiektuaren barruan dago eta honako egituren laguntza eta babesa jaso du: EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila eta Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordetza.

Proiektu honen alderdi akademikoena da erakusketa hau. Izan […]

Hizkuntz paisaia euskaratzen proiektua: aurkezpena

Tweet

2022-2023 ikasturtearen lehen aldian (iraila-abendua), Lehen Hezkuntzako graduko 1. mailako ikasleekin hizkuntz paisaia landu dugu, praktikatik teoriarantz.

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (Gasteizen), Komunikazio Gaitasunaren Garapena I irakasgaiaren baitako zehar-proiektu gisa, ikasleei proposatu zaie zertarako eta nola eragin fakultateko hizkuntz paisaian, gero ikasle hauek Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan lanean ari direnean, ideia […]

Hizkuntzaren normalizazioa eta Eskola mahai-ingurua, urriaren 5ean arratsaldez #ISM16

Tweet

Azken bi urte hauetan, hausnarketa sakona egiten ari gara hizkuntzaren -eta bereziki euskararen- irakaskuntza moduen inguruan. Hizkuntzaren didaktikan egindako paradigma aldaketek estrukturalismotik ikuspegi komunikatibora eraman gaituzte, baina berdin egiten dugu talka muga handi batekin: irakasten den hizkuntza ez da “benetakoa”, egiantzekoa da, bai, testuinguratze komunikatiboari esker, baina simulazioan mugitzen denez, ez ditu elkartzen pentsatzeak, […]