Jakinmin. Filosofia saioak haurrekin Gasteizen

Tweet

Haurrekin filosofia lantzeak aurreiritzi asko gainditzen laguntzen du, uste dugun baino pentsamendu sakonagoak eraiki baititzakete. Gainera, hizkuntza eta kognizioaren garapena sustatzen du nabarmen. Horregatik, saio hauen berri emateaz gain, animatzen zaituztet parte hartzera.

Honela dio iragarkiak:

Bizitzak, munduak eta unibertsoak hainbat gai misteriotsu gordeak dituzte.

Haiei buruzko galderak egin al dizkiozu noizbait zure buruari? […]

Online formazioa apirilaren 20an: Nola landu filosofia haurtzaroan?

Tweet

Datorren asteartean, apirilak 20, 18:00etan, saio interesgarri hau gauzatuko da online:

Nola landu filosofia haurtzaroan?

Imanol Alvarez, Xabi Salaberria eta Maddi Nazabal irakasleek euren esperientziak eskainiko dizkigute haien ikastetxeetan haurrak filosofatzera gonbidatu dituztenean.

Filosofia Lehen Hezkuntzako graduko ikasketetan ez da espresuki lantzen, ez delako eskolaren curriculumeko “irakasgai” bat, baina pentsamendu kritikoaren garapenean, Filosofiaren jakintza […]