-
Fontes Linguae Vasconum 50 argitalpena, sarean
Fontes Linguae Vasconum 50 urte. Ekarpen berriak euskararen ikerketari argitalpena paperean duela hilabete batzuk argitaratu ostean, aste honetatik aurrera sarean ere eskuragarri duzue, artikuluz artikulu deskargatzeko moduan, esteka honetan: http://culturanavarra.es/eu/fontes-linguae-vasconum-50-urte Liburu honetan, Ilusionista Sozialen Mintegiko Ainhoa Ezeiza eta Javier Encina kideek artikulu hau argitaratu dute: “Ahozkotasunaren didaktika ikuspegi dialektikotik abiatuta” Esteka honetan deskarga dezakezue artikulua […]
-
Ahozkotasuna ikuspegi dialektikotik abiatuta: FLV aurkezpena
2019ko martxoaren 6 eta 7an Fontes Linguae Vasconum 50. urteurreneko Oroipen Kongresua egin zen Iruñean, bertan hartu nuen parte Hizkuntzen Didaktika lan-taldean, ahozkotasunaren inguruko komunikazio batekin, hauxe lagungarri gisa erabili nuen aurkezpena: [slideshare id=161266757&doc=flvaurkezpenaaezeiza-190805155638] Eztabaida sutsua eragin zuen, batez ere tentsioa sortu zelako hizkuntzen irakaskuntzaren ingenieritza/arkitekturaren eta ikuspegi dialektikoaren artean. Gure ikerketa eta esperientziek erakutsi […]