Irakurmena eta IKTak

Tweet

Gai hau oso zabala izanik, pentsatu dugu bi galderaren bueltan jorra dezakegula:

Zertan aldatu dituzte irakurtzeko moduak IKTek? Nola erabil ditzakegu IKTak irakurmenerako jarduera didaktikoak planteatzeko?

Arazo garrantzitsu bat dugu gure irakaskuntza-lana ikerketen laguntzaz gauzatu nahi dugunok: IKTek (oraindik) ez dute egonkortasun nahikorik ikerketen emaitzak iraunkorrak izateko. Adibidez, 2008an egindako txosten bateko emaitzak ez […]

HitzKeta, euskal ipuin, abesti eta olerkien txokoa

Tweet

Otsailaren 6an jaso genuen webgune honen berri. Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako laugarren mailako ikasle talde batek egindako webgunea da HitzKeta (http://hitzketa.webnode.es), euskal ipuin, abesti eta olerkien txokoa.

Ikasleekin lantzeko, seme alabei kontatu eta kantatzeko, edota tarte atsegin bat pasatzeko moduko material bilduma da, eta materiala euskaraz badago ere, azalpenak lehenik euskaraz eta ondoren gaztelaniaz […]

Ilusionismo soziala Magisteritzan, ezinezkoaren itxaropena…

Tweet

Aurreko astean, Lehen Hezkuntza Graduko 3. mailako Hizkuntzaren Didaktika irakasgaian talde batean gertatzen ari ziren hainbat kontu azaldu nituen, eta gaur zertzelada pare bat emango dut “Euskara, hezkuntzarako tresna” izeneko 4. mailako espezialitateko “Hizkuntza eta Teknologia: Baliabideak” irakasgaian gertatzen ari denaz.

[hementxe utziko dut pendiente aurreragorako eztabaida bat “hizkuntza tresna gisa” kontzeptuaren inguruan, zer […]

Hizkuntza eta Teknologia irakasgaiko saioak zabalik!

Tweet

Haur eta Lehen Hezkuntza graduetako 4. mailako Euskara minorrean Hizkuntza eta Teknologia irakasgaia ematen dut. Irakasgai horren barruan, saio teorikoak eta saio praktikoak ditugu.

Donostiako Irakasleen UE

4. mailako ikasleak praktikaldian izan dira azaroaren amaiera aldetik otsailaren 24a bitartean eta orain, graduko azken asteetan hasi dira. Graduari amaiera egokia eman nahian, irakasgaiko saio […]