Argitalpen berria: “Gai eragileen erabilera ikasmaterial digitalak sortzeko: ahozko historiak ikasgelan”

Tweet

 

Pozarren jakinarazten dizugu Tantak aldizkarian artikulu hau argitaratu berri digutela:

Delgado de Frutos, N., Losada Iglesias, D. & Ezeiza Ramos, A. (2022). Gai eragileen erabilera ikasmaterial digitalak sortzeko: ahozko historiak ikasgelan. Tantak 34(2), 121-146. https://ojs.ehu.eus/index.php/Tantak/article/view/23740/22332

Bertan, saiatzen gara Paulo Freirek proposatutako gai eragileak egungo testuingurura ekartzen, zehazki ahozko historietan oinarritutako […]

Zer ebaluatu hizkuntzetan? Nola ebaluatu? Ikastaroko ikas-materialak

Tweet

2019-2020ko Prest Gara programaren barruan, aurten lau ikastaro eman ditugu Ilusionista Sozialen Mintegiko kideok.

Bizitzaren kasualitateak, hizkuntzaren ebaluazioari buruzko ikastaro bat eman dugu itxialdian bete-betean geundelarik, eta aurrez pentsatua genuena moldatu behar izan dugu, irakasleon kezkak ulertuz eta partaideen askotariko egoerak kontuan hartuta.

Hauek izan dira ikastaroan erabili ditugun materialak, agian norbaiti baliagarriak izango […]

HitzKeta, euskal ipuin, abesti eta olerkien txokoa

Tweet

Otsailaren 6an jaso genuen webgune honen berri. Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako laugarren mailako ikasle talde batek egindako webgunea da HitzKeta (http://hitzketa.webnode.es), euskal ipuin, abesti eta olerkien txokoa.

Ikasleekin lantzeko, seme alabei kontatu eta kantatzeko, edota tarte atsegin bat pasatzeko moduko material bilduma da, eta materiala euskaraz badago ere, azalpenak lehenik euskaraz eta ondoren gaztelaniaz […]