|
Baten eta batzuken deklinabidea:
Leku-denborazko kasuei dagokienez, forma hauek erabaki ditu Euskaltzaindiak euskara baturako (kontuan izan bata, batak eta halakoak beste hitzaren agerraldi mugatu baten eraginpean bakarrik erabiltzeko direla):
| |
Mugagabea |
|
Mugatua |
| |
bat |
|
bata |
| |
batek |
|
batak |
| |
bati |
|
batari |
| |
baten |
|
bataren |
| |
batentzat |
|
batarentzat |
| |
batekin |
|
batarekin |
| |
batez |
|
bataz |
| |
batean, baten |
|
batean |
| |
bateko |
|
bateko |
| |
batera |
|
batera |
| |
batetik |
|
batetik |
Forma hauek erabaki ditu Euskaltzaindiak batzuken deklinabideari dagokionez:
| |
batzuk |
| |
batzuek |
| |
batzuei |
| |
batzuen (batzuengan, batzuengana, batzuengandik, batzuen baitan, etab.) |
| |
batzuekin |
| |
batzuez |
| |
batzuentzat |
| |
batzuetan |
| |
batzuetako |
| |
batzuetara |
| |
batzuetatik (batzuetarik) |
Iturria: Euskaltzaindiaren arauak, 12. araua.
|
- Euskaltzaindiaren arauak: 12. araua. (“Bat eta batzuk-en deklinabidea”)
- Gramatika laburra-1: 24.2.1. Zenbatzaile zehaztuak. “Bat eta batzuk-en deklinabidea”, 92. or.
- EGO: 2.4.1.2. Artikulu zehaztugabea: bat/batzuk), 128.-130. or.
- Gramatika ariketak I: 35 -A, -AK eta –OK artikuluak eta bat/batzuk, 104., 107. or.
|