USE-Ordutegiak

Unibertsitatera sartzeko proben ordutegia - 2024 urtea

Ohiko deialdia: ekainaren 5, 6 eta 7an Ezohiko deialdia: uztailaren 3, 4 eta 5ean

Behin-behineko ordutegia

  ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA
Probaren ordutegia
08:30 - 09:00 Aurkezpena    
09:00 - 10:30
  • Euskara eta Literatura II
  • Gaztelania eta Literatura II
  • Atzerriko Hizkuntza II (Ingelesa)
10:30 - 11:15 Atsedenaldia Atsedenaldia Atsedenaldia
11:15 - 12:45
  • Espainako Historia
  • Filosofiaren Historia

 

  • Arte Eszenikoak II
  • Latina II
  • Matematika II
  • Zientzia Orokorrak

 

​​​​​
  • Analisi Musikala II
  • Atzerriko Hizkuntza II (Alemana, Frantsesa)
  • Fisika
  • Grekoa II
  • Marrazketa Artistikoa II
12:45 - 14:30 Atsedenaldia Atsedenaldia  
14:30 - 16:00
  • Diseinua
  • Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika II
  • Literatura Dramatikoa
  • Kimika
  • Adierazpen Grafiko eta Plastikorako Teknikak
  • Artearen Historia
  • Biologia
  • Musikaren eta Dantzaren Historia
 
16:00 - 16:30 Atsedenaldia Atsedenaldia  
16:30 - 18:00
  • Artearen Oinarriak
  • Enpresaren eta Negozio Ereduen Diseinua
  • Teknologia eta Ingeniaritza II
  • Geografia
  • Geologia eta Ingurumen Zientziak
  • Marrazketa Teknikoa II
  • Mugimendu Kultural eta Artistikoak
 

AURKEZPENA

Euskara eta Literatura II azterketa egiten duten ikasle guztiak joango dira aurkezpenera. NAN edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, eta matrikularen gordekina. Matrikulatuta ez daudenei ez zaie azterketa gelan sartzen utziko.

Aurkezpenean ebaluazioa egiteko azalpenak emango dira, eta kodeen orria emango zaie ikasleei. Begiratu beharko dute ea matrikulako datuak ondo dauden (izena, NAN zk., ikastetxea, zein gairen azterketa egingo duten…). Akatsik egonez gero, lehen atsedenaldian esan beharko diote epaimahaiari.  Ez da aldaketarik onartuko matrikulako eta kodeen orriko informazioa bera denean.

 

Gainontzeko ikasleak epaimahaiaren aurrera joan beharko dira kodeen orria hartzeko lehen proba baino 15 minutu lehenago. NAN edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, eta matrikularen gordekina. Matrikulatuta ez daudenei ez zaie azterketa gelan sartzen utziko. Begiratu beharko dute ea matrikulako datuak ondo dauden (izena, NAN zk., ikastetxea, zein gairen azterketa egingo duten…). Akatsik egonez gero, lehen atsedenaldian esan beharko diote epaimahaiari. Ez da aldaketarik onartuko matrikulako eta kodeen orriko informazioa bera denean.

BI GAI EDO GEHIAGOREN AZTERKETA ORDU BEREAN DUTEN IKASLEAK

Inork bi azterketa ordu berean izanez gero, ikasleak horren berri eman beharko dio epaimahaiari. Probak  bata bestearen ostean egingo dituzte, ikasgelatik irten gabe, epaimahai berarekin eta dagokien egunean. Azterketa biak bigarren orduan badira, lehenengo orduko azterketak hasi baino 15 minutu lehenago bertaratuko dira.

 

MARRAZKETA TEKNIKOA II

Marrazketa Teknikoa II-ko azterketa egiteko, ikasleek behar duten materiala ekarri beharko dute: arkatza, eskuaira, kartaboia eta konpasa.

MUGIKORRAK

Mugikorrak eta gailu elektroniko guztiak itzali egin behar dira azterketa gelan sartu baino lehen.

Informazio osagarria