TU FUTURO LABORAL SIN FRONTERAS

Europa mailan aitortuta dauden 108 master eskaintzen dizkizugu, %88tik gorako enplegagarritasun tasarekin

IZENA EMATEKO EZOHIKO EPEA: EKAINAREN 28TIK UZTAILAREN 23RA.

​​​​​​​

Izena emateak ez dakar matrikula egiteko konpromisorik, eta hiru masterretan eman dezakezu izena

Urdaibai

«Master» hitza entzuten duzuenean, zure burura datorren lehenengo gauza ikasgela bat izango da seguruenez, edo apunte batzuk.

Gure kasuan, hori zati bat baino ez da. Izan ere, honako hauek ere aurkituko dituzu: praktikak, kultura aniztasuneko esperientziak eta lan merkatura eta ikerketaren mundura bultzatuko zaituzten profesionalen sare bat.

Azken finean, pasaporte bat izango da, orain arte zeharkaezinak iruditu zaizkizun mugak igarotzen lagunduko dizuna.

800 lankidetza hitzarmen baino gehiago, % 88tik1 gorako enplegagarritasuna eta nazioartekotze maila handia. Horiek dira zuk nahi duzun bizitza laboralerako pasaportea izango diren gure masterren ezaugarriak

ESPEZIALIZAZIOA, PRAKTIKAK, MUGIKORTASUNA… BAINA, BATEZ ERE, AUKERA HANDIAK

UPV/EHUko masterrek hau guztia eskainiko dizute:

  • Nazioartean lan egiteko aukera gehiago
    • nazioarteko masterren eta atzerriko unibertsitateekin batera eskaintzen diren titulazio bikoitzen eskaintza zabala delako;
    • homologatuta daudelako Europako Unibertsitate Eremua osatzen duten herrialde guztietan.
  • Profil profesional osoagoa: zure ezagutzak sendotu eta zabalduko dituzu, eta praktikan ipiniko dituzu.
  • Kultura anitzeko kontaktu sarea. Hainbat nazionalitatetako irakasleak eta ikasleak ditugu eta, beraz, ez duzu egingo bakarrik zure bizitza profesionaleko bidea.
  • Doktorego programetan sartzeko aukera, prestatzen jarraitzeko eta I+G+Bn oinarritutako gizartean giltzarria izateko.
  • Lanbide arautuetan aritzeko beharrezkoa den prestakuntza, esate baterako abokatu edo bigarren hezkuntzako irakasle moduan aritzeko.

Hau da, biderkatu egingo dituzu lan egiteko zure aukerak, esperientzia handiagoa duen profesionala izango zarelako, laguntza sare baten babesean aurrera egiten duena, eta egindako ahalegina Europa mailan aitortzen duen titulua daukana.

Eta gainera…

  • Unibertsitate arteko masterren eta titulazio bikoitzen gure eskaintza zabalari esker, bai eta gure mugikortasun programei esker, estatuko zein nazioarteko unibertsitateetan ikasteko esperientzia bizi ahal izango duzu.
  • Honako hauek eskaintzen dizkizun unibertsitate ingurunean egongo zara:
    • ikasleen eta irakasleen nazioarteko sarea;
    • ikastaro osagarrien katalogo zabala, espezializaziora eta zure ezagutzak birziklatu eta zabaltzera bideratua.
    • jardueren eskaintza zabala, gure hiru campusen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa kokapen pribilegiatuari esker baino eskaini ezin diren jarduerak, hiriaz, itsasoaz eta mendiaz gozatzeko aukera ematen dutenak.

Era hori guztia Shanghai rankingaren arabera munduko 400 unibertsitate onenen artean dagoen unibertsitatean

  • PRAKTIKAK ENPRESETAN ETA IKERGUNEETAN

    UPV/EHUk I+G+B zentroekin, erakundeekin eta enpresekin sinatuta dituen 800 hitzarmen baino gehiagori esker, ikerketa enpresen edo erakundeen tutoretzapean egin ahal izango dituzu praktikak eta master amaierako lana. Baita modalitate duala duen gure masterretako bat egitea hauta dezakezu ere.
  • MUGIKORTASUNA

    Erasmus Mundus masterrei, unibertsitate arteko masterrei eta Erasmus bekei esker, estatuko eta nazioarteko hainbat unibertsitatetan ikasteko aukera izango duzu.
  • BEKAK

    Zure autonomia erkidegoko eta Estatuko bekak jaso ahal izango dituzu, bai eta gure unibertsitatearen eta beste erakunde batzuen laguntzak ere.
  • KALITATEAREN BERME HIRUKOITZA

    Kalitateko prestakuntza eskaintzen dizugu, kualifikazio handiko irakasleei eta autonomia erkidegoko, estatuko eta Europako kalitate agentzia ofizialen babesari esker.
  • PLAZA KOPURU MUGATUA

    Masterraren potentziala ahalik eta gehien aprobetxatzeko behar duzun laguntza eta jarraipena eman nahi dizugu. Horregatik, gure masterretako taldeak txikiak izaten dira.
  • PREZIO PUBLIKOAK

    Unibertsitateko masterren prezioak Eusko Jaurlaritzak ezartzen ditu; horrexegatik, ez dira hain altuak, baina kalitatea bermatuta dago.

Lortu profesionaltasuna Erasmus Mundus masterren eskaintza zabalenetakoa duen estatuko unibertsitate batean.

108 MASTER ZURE ESPEZIALITATEA AURKI DEZAZUN

Merkatua ez da inoiz orain bezain dibertsifikatuta egon, eta ez du inoiz orain bezain azkar eboluzionatu.

Errealitate horri erantzuteko, masterren katalogoko zabala prestatu dugu, gizartearen premiei erantzuten diena eta ikasleak prestatzen dituena erantzun horiek gauzatzeko.

Egindako lanari esker, bere katalogoan Erasmus Mundus master gehien dituen unibertsitateetako bat da UPV/EHU.

PRESTATZEKO UNEA DA

Historian inoiz ez da egon une bat zeinetan ez den gomendatu prestakuntzan inbertitzea.

Inbertsiorik onena delako beti zeure buruarengan egiten duzuna.

GOGOBETETZEA ETA ENPLEGAGARRITASUNA: KALITATEKO PRESTAKUNTZA BATEN EMAITZA

Irakasle onenen lanari esker eta enpresa eta ikerketa munduarekin eratutako harreman sare trinkoari esker gure masterren ezaugarri dira honako hauek:

  • % 88tik1 gorako enplegagarritasun tasak. Ehuneko horren barruan, pertsonen % 95ek baino gehiagok egiten dute lan beren espezialitate arloan, daukaten titulazioari lotutakoan.
  • Gure ikasleen batez besteko gogobetetasuna: 5etik 4,32

GURE UNIBERTSITATE MASTERRAK ZURETZAT AL DIRA?

Gure masterrak zuretzat dira, baldin eta ezagutzaren eta praktikaren bidez profesional hobea bihurtzeko helburua bete nahi baduzu, eta, gainera, irteerako lauki hauetakoren batean bazaude:

  • Unibertsitateko gradua amaitu baduzu eta espezializazioa egin nahi baduzu edo zure ezagutzak zabaldu.
  • Espezializazioaren bila zauden profesional bat bazara, edota zure lan karrera birbideratu nahi baduzu.
  • Eskumen profesionalak dituen master bat behar baduzu, lanbide arautu batean jarduteko gaituko zaituena; esate baterako, arkitekto moduan edo industria ingeniari moduan aritzeko.
  • Doktorego programetan sartu nahi baduzu, ikerketa munduan oinarritutako ibilbide bati ekiteko, mailarik goreneraino trebatzeko eta I+G+B sortzen, transferitzen eta egokitzen lan egiteko.

PLAZA MUGATUAK IRAKASKUNTZA HURBILA EMATEKO, ZEINETAN URRATSEZ URRATS GIDATUKO ZAITUGUN

Horrexegatik, unibertsitate master bat egin nahi baduzu UPV/EHUn, eman izena lehenbailehen.

IZENA EMATEKO EZOHIKO EPEA: EKAINAREN 28TIK UZTAILAREN 23RA.

Izena emateak ez dakar matrikula egiteko konpromisorik, eta hiru masterretan eman dezakezu izena.

GURE UNIBERTSITATE MASTERRAK ZENBAKITAN

  • % 88ko1 enplegagarritasuna. Gainera, lanean ari diren pertsonen % 95 baino gehiagok beren titulazioari lotutako arloan dihardute.
  • Gure ikasleen batez besteko gogobetetasuna: 5etik 4,32.
  • Ofizialki aitortuta daude Europako Unibertsitate Eremua osatzen duten 45 herrialdeetan.
  • 800 hitzarmen enpresekin, I+B+I zentroekin, eta hirugarren sektoreko erakundeekin.
  • 108 unibertsitate master, bilatzen ari zaren horretara ondokoen egokitzen dena aukeratu dezazun.
  • 8 Erasmus Mundus master eta 20 titulazio bikoitz baino gehiago atzerriko unibertsitateekin.
  • Lanbiderako ahalmenak ematen dituzten 11 master.
  • 3 master dual
  • Ikasleen % 27 beste autonomia erkidego batzuetatik eta atzerritik datoz.
  • Shanghai rankingaren arabera munduko 400 unibertsitate onenen artean dagoen unibertsitateak ematen dituen masterrak.

Nazioarteko aitorpena, praktikak eta lan aukerak aurkituko dituzu gure masterretako bakoitzean.

  1. 2016ko promozioaren enplegagarritasun inkestetako datuak (ikasketak amaitu eta hiru urtera egiten dira inkesta horiek)
  2. 2017/2018 ikasturtean ikasleei egindako gogobetetze inkestetako datuak.