Aurkezpena

Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia Saila osatzen duten irakasleek eta ikertzaileek hiru jakintza arlootan dihardute: Konstituzio Zuzenbidea, Administrazio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia.

Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia Sailak atal bat du Bizkaian.

Saileko irakasleek eta ikertzaileek zuzenbidearen hainbat arlotan egiten dituzte euren ikerketa-lanak. Era berean, graduko irakaskuntza eskaintzen dute EHUko hiru campusetako zentroetan.

Halaber, Sailak graduatu ondoko ikasketak eskaintzen ditu EHUn eta kanpoan, EHUko beste sailekin nahiz beste Unibertsitate eta Institutuekin batera.