Breadcrumb

SECRETARIA TRAMITES GRADO-inf_traslado_expediente

Espedientea Lekuz Aldatzea

A) UPV/EHUn edo Espainiako beste unibertsitate batean hasitako unibertsitate-ikasketak dituzten ikasleak

    Baldintzak:
       - Gutxienez 60 kredituren aintzatespena lortzea eta
       - Gradua amaitzeko gutxienez 60 kreditu gainditu gabe izatea

B) Unibertsitate-ikasketak atzerrian hasi dituzten ikasleak

    Baldintzak:
       - Gutxienez lehen mailako 30 kreditu aitortzea
       - Herrialde ez-hispaniar hiztunetatik datozen eskatzaileek B2 maila egiaztatu beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza koofizialetako edozeinetan (euskara, gaztelania)
        -Tasa bat ordaindu beharko dute atzerriko unibertsitate-ikasketak partzialki aitortzeko espedientea aldez aurretik aztertzeagatik.

Beharrezko dokumentazioa:

  • Eskabide-orria
  • NANaren edo pasaportearen fotokopia (ikasle atzerritarren kasuan)
  • Egindako ikasketen Ikasketa-Plana (UPV/EHUko ikasleak izan ezik)
  • Ziurtagiri akademiko pertsonala, kontsumitutako deialdiak adierazita (UPV/EHUko ikasleak izan ezik)
  • Kredituak aitortzeko eskaera, irakasgai bakoitzeko programekin batera, ikastetxeak/Unibertsitateak zigilatuta (ikus Kredituak aitortzea izapidea)
  • B2 ziurtagiria, euskara edo gaztelania jakiteari buruzkoa (soilik hispanohiztunak ez diren herrialdeetatik etorritako atzerritarrak)
  • Atzerriko unibertsitate-ikasketak (atzerritarrak soilik) partzialki aitortzeko espedienteen azterketa-tasaren ordainagiria

Atzerrian hasitako ikasketen kasuan:
    -Aurkezten diren dokumentu guztiek ofizialak eta legeztatuak izan beharko dute.
    -Agiriekin batera, hala denean, gaztelaniara egindako itzulpena aurkeztuko da.