Eduki publikatzailea

ETXEADIN: Etxebizitza zahartze aktibo eta independentera egokitzeko berrikuntza-azterlana

ETXEADIN berrikuntza-proiektuaren helburua etxebizitzak zahartze aktibo eta independente batera egokitzea da, adineko pertsonen autonomia, segurtasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko. Proiektuak ETXELAGUN ikerketari jarraipena ematen dio, eta arkitektura, teknologia, altzariak eta domotika uztartzen ditu pertsonengan oinarritutako irtenbide egokigarriak garatzeko. HABIC klusterrak koordinatzen du, eta EHUko CAVIAR ikerketa-taldeak, RB3 Innovación Urbana Integrada eta XLark estudioak parte hartzen dute. Proiektuak Living Lab metodologia erabiltzen du, adineko pertsonen, enpresen eta profesionalen arteko baterako sorkuntza sustatzeko. Emaitza nagusien artean etxebizitza egokitzeko irtenbideen katalogoa, berrikuntza irekiaren metodologia eta etxebizitza irisgarriagoak, osasungarriagoak eta etorkizuneko zahartzearen erronkei hobeto erantzuteko eredu eskalagarria garatuko dira.

 

Ikertzaileak

Ikertzaile nagusia: Olatz Irulegi Garmendia (Arkitektura Saila - CAVIAR Taldea)

  • Miriam Varela Alonso (Arkitektura Saila - CAVIAR Taldea)
  • Claudia Pennese (Arkitektura Saila - CAVIAR Taldea)

 

Proiektuaren beste informazio bat

  • Lokalizatzailea: IK-25-005
  • Urteak: 2025-2026
  • Gako-hitzak: Etxebizitzaren egokitzapena, Zahartze aktiboa, Autonomia, Living Lab, Berrikuntza irekia
  • Programaren izena: ERAIKAL 2024. Línea I: Proyectos o estudios de innovación. 
  • Proiektu mota: Lehiaketa-deialdietan finantzatutako I+G+b proiektua
  • Erakunde finantzatzailea: Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila. Eusko Jaurlaritza
  • Erakunde partehartzaileak: HABIC: Habitat and Contract Cluster, XLark eta RB3 Innovación Urbana Integrada
  • Hasiera data: 2025-01-01
  • Zenbatekoa guztira: 40.000 €
  • Diru-laguntzaren zenbatekoa: 10.000 €