inf_titulos propios

Berezko Tituluak

Gaur egun, Berezko Titulu bi eskaintzen ditu Arkitektura Sailak:
Batetik "Eraikuntza Iraunkorra eta Eraginkortasun Energetikoari buruzko Masterra".
2006an graduondoko moduan ekin zitzaion ikastaro hau hiru erakunde publikoren artean sortu zen: Cristina Enea Fundazioa; UPV/EHUko Donostia-San Sebastiáneko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko Arkitektura Saila; eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saileko Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol Zuzendaritza. Bi urte beranduago finkatu egin zen, eta hirugarren urtean Master izatera pasa zen, 2 urteko iraupenekoa.

Halaber, Arkitektura Sailak, "Fatxada Arinen gaineko Arkitektura Master"-a eskaintzen du. Berezko Titulua da, Arkitektura Saileko Irakasleek, TECNALIAko profesionalek eta Fatxada Arinen Industriako aditu zenbaitek garatua, jakintza arlo honen inguruko ikerketa eta garapena.