Aurkezpena
![](https://www.ehu.eus/documents/39844958/0/Header-Aula-Janssen-Gela.jpg/fc79bcfb-38a7-ee84-12de-8330e33b0f59?t=1684233710134)
Farmakologiako Janssen Gela, Janssen konpainia farmazeutikoaren eta Universidad de País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatearen baterako ekimena da. Osasun-berrikuntzen prestakuntza, hausnarketa, analisia eta hedapena sustatzeko asmoz inplikatutako eragile guztien arteko eztabaida bultzatzen du: pazienteak, profesionalak, kudeatzaileak, osasun-industria, prestatzaileak, etab.
Farmakologiako Janssen Gelako jarduerek Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Osakidetzaren orientazioa eta gida dituzte.
UPV/EHUko Farmakologiako Janssen Gela Berrikuntzako Katedren Sarean sartuta dago, beste sei unibertsitate-erakundeekin batera.
Farmakologiako Janssen Gelaren jarduerak Janssenekin egindako akordio baten bidez eta UPV/EHUko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko Errektoreordetzaren laguntzaren bidez gauzatzen dira.