Erakusketa Iraunkorra

4. Herritar Medikuntza eta Medikuntza Paraleloak

Herritar Medikuntza eta Medikuntza Paraleloak

Medikuntza tradizionalak herri sendagai medikuak eta sinesmenak garatu dituzten munduko herri guztien ondare garrantzitsu bat dira. Sendabide hauek naturak emandako eta beste kultur batzuengatik jasotako eraginetan oinarritzen dira. Europan, gai honi buruz lehen liburua argitaratu zenetik (Black, W.G.: Folk-Medicine. London, E. Stock, 1883), herritar medikuntza deitu izan da. Liburu eta artikulu mordoxka gaiari buruz argitaratu dira geroztik.

Lehendabizi, gure herrietan antzinatik erabili izan diren etxe-medikuntzako tratamenduak (sendabelarrak, animalien deribatuak, ohizko bizitzako objektuak, pomadak, eta abar) erakusgai daude.

Sinesmen medikuntza kristautasuneko 30 inguru santu sendatzaileetan erlazionaturiko kultuoan eta ohituretan oinarritzen da. Hauek patologia desberdinetan espezializaturik daude (San Blas eztarrian; Santa Apolonia hortzetan; Santa Luzia begietan; eta abar). Erlijio-motako praktika hauek gaiarekin erlazionaturik dauden objektu eta santutegiekin ematen dira.

Umeen eta helduen zaintzak erakusgai dauzkagun "ebanjelio", kutun eta beste elementu batzuen erabilera eragin du. Sorgintzak eta oraindik bizirik dirauten begizkoa bezalako sinesmenek kutunak eta ezaugarri magikozko herri erremedioak sortu dituzte.

Medikuntza paraleloak (homeopatia, akupuntura…) erakusmahai batean daude; hauen adierazle, XX. mendearen erdialderaino erabilitako bentosak, buru frenologiko bat eta Kepa Lizarragaren Nafarroako bainutegietako irudiak eta materialak erakusgai ditugu.

Jose Miguel de Barandiaran (1889-1991) etnografo eta arkeologoari eskaini diogu Gela hau. Barandiaranek Museoaren jaiotzan eta garapenean parte zuzena hartu zuen.