Erakusketa Iraunkorra

22. Cid Gela

Gela hau Felipe Cid-i (1930- ), Bartzelonako Unibertsitate Autonomako medikuntza historiako katedradunari, eskaini diogu. Cid-ek 1979. urtean Museu d'Historia de la Medicina de Catalunya sortu zuen. Beste hainbat ekintzetan ere parte hartu du; esate baterako, European Association of Museums of History of Medical Sciences erakundean, Bogotako Medikuntza Museoko sorreran eta gure Museoko berregituraketan eta mantenimenduan. Gela honetan Basurtoko Ospitaleko liburutegi zaharreko fondoak dauzkagu. Ikertzaile gela ere da.