Erakusketa Iraunkorra

19. Natur Zientziak Gela

Telésforo de Aranzadi (1860-1945), XX. mendearen lehenengo hamarkadetako antropologo handi bat izan zen. José Miguel de Barandiaran (1889-1991) eta Enrique Egurenekin (1888-1944) batera lan egin zuen, euskaldunen prehistoria eta sorrerari buruz ikertuz. Gela Aranzadiri eskainia dago. Bertan bere diplomak, argazkiak eta jatorrizko dokumentuak dauzkagu.

Gelako erakustoki zentraletan, Arabako Lañoko aztarnategian aurkitutako dinosauruen hezur fosilizatuen bilduma zabala eta interesgarria erakusgai dago. Hezurrak Zientzia eta Teknologia Fakultateko Xabier Orue-Etxebarria, Humberto Astibia eta Estíbaliz Apellaniz irakasleek aurkitu zituzten. Horrez gain, mineral bilduma bat eta botanika mediko bilduma bat dauzkagu. Baina hauek, lekurik ez daukagunez, publikoari itxirik daude.