Erakusketa Iraunkorra

11. Radiologia Gela

Radiologia Gela

Gela hau Museoko bihotz-bihotzean dago. Bertan XX. mendearen hasierako Roentgen hodiak, Astorqui sendagileak 1940ko hamarkadan erabilitako erradiodiagnostiko eta erradioterapia tresnak, X izpiko eskuko aparatuak, haginetako erradiologia tresnak, amantalak, esku-babesak, betaurrekoak eta teknika honekin erlazionaturiko beste osagarri batzuk ikus daitezke. Gehitutako azkeneko piezak 1980. hamarkadako ekografoak dira.

Albo batean, gaixoak eramateko eta esplorazioko ohatilak eta besaulkiak dauzkagu.  Gelaren zentroan pieza ikusgarriena dago, hain zuzen ere,  Epalza Doktoreak kataratak  operatzeko erabiltzen zuen egurrezko mahaia.