Erakusketa Iraunkorra

5. Farmazia Gela

Farmazia Gela 1

Gela hau Medikuntza Fakultatetik at dago eta, Museoko gainontzeko gelekin batera, Liburutegi Zentraleko eraikuntzaren lehen solairuan kokaturik dago. Farmazia Gela Museoko sarreran bertan dago. Bere apaletan medikamentuak egiteko produktu naturalez, kimikoz, ofizinalez eta espezifikoz beterik daude milatik gora flasko dauzkagu. Gehienak Basurtoko Ospitale Zibiletik ekarriak dira, baina botika pribatu batzuetatik ekarritakoak ere badauzkagu (esate baterako, Bilboko Urrutia eta Aristegui, Plentziako Aramburu eta Bermeoko Gabilondo).

Produktu batzuk XIX. mendearen bukaerakoak dira; hala ere, gehienak XX. mendearen hasierakoak eta munduko gerrarteko garaikoak dira. Multinazional farmazeutikoak oldar bizian sartu baino lehenagokoak dira denak.

Farmakoak prestatzeko erabiltzen ziren aparatuak eta objektuak ikusgai daude ere. Hauen artean alanbikeak, alkitara, doitasun handiko balantza bat, xaraberoa, tobera edo droga-ehogailua, eta konprimituak egiteko makina konpresorea.

Gela ehunaka erdi zeramikazko botika-ontziek eta XIX. mendeko formulario eta farmakopea batzuek osatzen dute.

Alboan, Museoko sarrerako ateondoan euskal medikuntza historiaren mural handia ikus daiteke. Julián Lázarok egindakoa, Done Jakueren bideko ospitale zaharretik gaur egungo euskal medikuak prestatu diren ospitale eta unibertsitateraino doan panoramika luzea da.

Farmazia Gela 2