Erakusketa Iraunkorra

10. Laborategi Gela

Laborategi Gela

Laboratorio klinikoko materiala batez ere analisi klinikoentzako tresneriaz osaturik dago (kolorimetro txikiak, kamerekin globuluak zenbatzeko hemometroak eta hematimetroak, ureometroak, turbidimetroak, polarimetroak, eta abar). Horrez gain, garai bateko biologiako kultiborako estufa bat, zentrifugagailu zintzilikari bat eta mikrotomo bilduma interesgarri bat ere aurkitu daitezke. Gela hau gaur egun publikoari ez dago zabalik. Bilboko Udal Laborategia edo Osasun Institutu Probintziala bezalako instituzio eta Atucha doktorearen bezalako mediku batzuen dohaintzei esker egin da. Atucharen liburutegi medikua gela honetan dago. XX. mendeko aldizkari medikuen bilduma zabala ere hemen dago.