<style> #DivCabecera { border-style: solid; height: 30px; line-height: 30px; border-bottom-width: 1px; border-top-width: 1px; border-right-width: 1px; border-left-width: 1px; background-color: #007eb5; color: #ffffff; border-radius: 10px; text-align: center; } </style> <p align="center"><div id="DivCabecera">INFORMAZIO AKADEMIKOA</div></p>
<style type="text/css"> #DivCabecera { border-style: solid; width: 100%; height: 30px; line-height: 30px; border-bottom-width: 1px; border-top-width: 1px; border-right-width: 1px; border-left-width: 1px; background-color: #007FB3; border-radius: 10px; } #DivPuntos { border-style: solid; border-color: #007fb3; height: 30px; line-height: 30px; border-bottom-width: 3px; border-right-width: 3px; border-left-width: 0px; border-top-width: 0px; width: 500px; float: right; } ul { list-style-type: none; } </style> <div> <p align="justify" id="DivPuntos" style="color:#007FB3"><b> PRAKTIKAK</b></p> </div>
Praktikak derrigorrezkoak dira Eskolan eskaintzen diren hiru Graduetan eta ikasketa programen barnean oso garrantzitsua dira.
Practicum hau mundu profesionalarekiko lehen kontaktua da, eta gizarte eta hezkuntza esparruko ezagutza eskaintzea du helburu. Zehazki, ikasleek erakunde, biztanleria, programa, etab. desberdinen ezaugarrien berri izaten dute, eta dagozkien tresna profesionalak erabiltzen ikasten dute, betiere, behatuz eta parte hartuz, eta gizarte eta hezkuntza errealitate zehatz batean lan eginez.
Badaude hiru Practicum Gizarte Hezkuntzako graduan:
- P-I: 3. mailan, 7 aste lehen lauhilekoan.
- P-II: 4. mailan, 7 aste lehen lauhilekoan.
- P-III: 4. mailan, 12 aste bigarren lauhilekoan.
Ikasleek gauzatzen eta Unibertsitateak gainbegiratzen dituzten prestakuntza-jarduerak dira kanpoko praktika akademikoak, eta ikasleei prestakuntza akademikoan jaso dituzten ezagutzak garatzeko eta osatzeko bidean laguntzea da haien helburua, jarduera profesionalerako prestatzen, lan-merkatuan egokitzen eta ekimenerako gaitasuna sustatzen lagunduko dieten gaitasunez ahalik eta errazkien jabe daitezen.
Practicum Lehen eta Haur Hezkuntzan: hiru egonaldi egiten dira Haur zein Lehen Hezkuntzako zentroetan.
- P-I: 2. mailan, 5 aste lehen lauhilekoan.
- P-II: 3. mailan, 7 aste lehen lauhilekoan.
- P-III: 4. mailan, 12 aste bigarren lauhilekoan.
PRAKTIKETARAKO DEKANORDEA
Practicumeko Dekanordea: MONIKE GEZURAGA
- Telefonoa: 94 601 4640
- E-maila: bhf.practicum.dekanordea@ehu.eus
Praktiketako teknikaria: MONICA AROSTEGUI
- Telefonoa: 94 6014631
- E-maila: monica.arostegui@ehu.eus
-
Jendeari arreta egiteko ordutegia, astelehen, asteazken eta ostegunetan 10:00etatik 13:00etara