Aurkezpena

Biography & Parliament

Irudia

Biography & Parliament 1989an sortutako ikerketa-talde finkatu bat da, Eusko Jaurlaritzak 2002az geroztiko deialdi guztietan halakotzat aitortu duena.

Nazioartekotzeko asmoarekin betetzen ditugu gure zereginak, eta horregatik, 1926an Genevan sortu zen International Committee of Historical Sciences (ICHS) batzordeko kide den eta 1936an sortu zen International Commission for the History of Representative and Parliamentary Institutions batzordean parte hartzen dugu 1992az geroztik, eta baita European Information and Research Network on Parliamentary History sarean ere, 2010az geroztik.