Ikertzaileak

Villa, María José

(Historia Garaikidea Saila, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea)

Telefonoa

Posta elektronikoa

JARDUERA PROFESIONALA

Ikertzailea da UPV/EHUko Historia Garaikidea Sailean. Bertan dihardu lanean 2006az geroztik. Gainera, 2019tik UNED Bizkaia Ikastetxe Elkartuan irakaslea ere bada.

2005ean Historiako Ikasketak amaitu zituen Deustuko Unibertsitatean eta 2011an Historia Garaikideko Masterra lortu zuen UPV/EHUn, ikasle onenaren saria jasoz. Historia Garaikidean doktorea da eta bere tesiak nazioarteko aipamena eta kalifikaziorik altuena eskuratu zituen.

Biography & Parliament ikerketa talde finkatuko partaidea da eta lerro ezberdinetan zentratu du bere lana, besteak beste, biografia kolektiboaren eta analisi prosopografikoaren arloan.

Taldearen baitan, proiektu ezberdinen koordinazioan eta ikerketan aritu da, adibidez, Espainiako Gorteek finantzatutako Diccionario biográfico de los parlamentarios españoles (1810-1854) edota Diccionario biográfico de alcaldes de Bilbao (1937-1979) proiektuetan.

Ikerketa taldearekin aurrera ateratako jarduerez gain, ikerketa lerro berriak ireki ditu, emakumeen biografiekin, mugimendu feministarekin Espainian edota jakintzaren transferentzia publikoarekin zerikusia dutenak.