-
Eraman EHUko unibertsitate txartela zure mugikorrean
-
Adingabekoen kirolean abusutzat jotzen ez dena sexu-indarkeria izan liteke
-
¿Será el desahucio de Maricarmen el principio del cambio?
-
Adela Asua: «Unibertsitatean aurkituko duzue ezagutzaren gozamenerako espazioa»
-
Hondarraren azpian ezkutatzen den zientzia, Zientzia Ministerioak aitortua
‘Gaza: Doctors Under Attack’ dokumentalaren emanaldia egingo da EHUn, Euskal Herriko lehena
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/09/30, 11:00
Ordutegia
Asteazkena
Kokapena
Gradu-aretoa - Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Avenida de Tolosa 70. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
BAFTA 2026 saria irabazi du dokumental honek eta aparteko lekukotasuna eskaintzen du Gazako medikuen eta osasun-langileen egoerari buruz
Ben de Pear fimaren ekoizleak publikoarekin partekatuko ditu filmaren egite-prozesua, Gazan grabatzeko zailtasunak eta filmaren ibilbidea
Irailaren 30ean, EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean ‘Gaza: Doctors Under Attack’ dokumentalaren emanaldia egingo da, Euskal Herriko lehena. BAFTA 2026 saria irabazi du dokumental honek eta aparteko lekukotasuna eskaintzen du Gazako medikuen eta osasun-langileen egoerari buruz. BBCk enkargatu zuen filma, baina azkenean ez emititzea erabaki zuen. Polemikaren ondoren, Channel 4 kate britainiarrak emititu zuen, 2025eko uztailean. Ospitale barruan grabatutako irudien bidez, dokumentalak gertutik erakusten ditu osasun-langileek bizitzak salbatzeko dituzten muturreko baldintzak: baliabiderik gabeko ebakuntza-gelak, erasotako edo suntsitutako osasun-zentroak, eta beren segurtasuna arriskuan egon arren lanean jarraitzen duten profesionalak. Irudi horietako asko Jaber Badwan eta Osama Al Ashi kazetari gazatarrek grabatu zituzten, eta haien lanari esker egin ahal izan zen dokumentala. Jarduera EHUgunek eta EHUkulturak antolatu dute, Gernika-Palestina herri ekimenarekin lankidetzan. “Balio handiko dokumentua da, eta ezagutzeko aukera ematen du hedabideetara gutxitan iristen den errealitate bat, xehetasun maila handiarekin”, dio EHUguneko zuzendari Ekai Txapartegik.
Emanaldiaren ondoren, 12:00etan, solasaldia egingo da Ben de Pear dokumentalaren ekoizlearekin. Publikoarekin partekatuko ditu filmaren egite-prozesua, Gazan grabatzeko zailtasunak eta filmaren ibilbidea, BBCtik kanpo geratu zenetik BAFTA sarira arte. “Berak kontatu duenez, taldea egunero esnatzen zen Gazan grabatzen ari ziren bi kazetariak bizirik ote zeuden jakin gabe”.
*Ohartarazten dugu dokumentalak irudi oso gogorrak dituela, ikusleen sentikortasuna min dezaketenak.
“Emanaldi hau EHUk herri palestinarrarekin duen konpromiso etikotik sortzen da, palestinar herriak jasate dituen oinarrizko eskubideen urraketa sistematikoak salatzeko. Unibertsitate-komunitate gisa, uste dugu ezagutza ezin dela besteen minari arrotz izan, eta gure ardura dela isilarazi nahi dituztenei ahotsa ematea eta giza eskubideen urraketa sistematikoak salatzea. Konpromiso etiko hori kontzertu, erakusketa eta hitzaldietan gauzatzen ari gara, besteak beste, eta kasu honetan Gernika-Palestina herri ekimenarekin lankidetzan antolatu dugu”, nabarmendu du EHUguneko zuzendariak.
Sarrera irekia da eserleku guztiak bete arte.