Liburutegian sartu, liburuak maileguan eskatu edo dokumentuak inprimatu nahi duzu, baina ez daukazu unibertsitateko txartela eskura? Mugikorra zurekin badaramazu, orain egin dezakezu EHUko unibertsitate-txartela NIK Patrika Digitalean deskargatuz.
Eraman EHUko unibertsitate txartela zure mugikorrean
Gradu eta Eraldaketa Digitalerako Errektoreordetzaren ekimenez, eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, EHUko unibertsitate txartela digitalizatu dugu NIK Patrika Digitalean
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2026/09/28
Gradu eta Eraldaketa Digitalerako Errektoreordetzaren ekimenez, eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, EHUko unibertsitate txartela digitalizatu dugu NIK Patrika Digitalean.
Urrats hauek jarraitu behar dituzu zure EHUko txartela digitalizatuta izateko:
- Deskargatu NIK aplikazioa zure mugikorrean. Google Play eta App Store-n dago eskuragarri: NIK - Patrika digitala. NIK deskargatzeko BakQ batekin edo ziurtagiri digital profesionalarekin egin dezakezu.
- NIK mugikorrean duzunean, gehitu EHUren txartel digitala.
Hemendik aurrera, txartel digitala erabili ahal izango duzu fisikoa erabiltzen duzun era berdinean: zure burua EHUko Ikasle gisa identifikatzeko, liburutegian maileguetarako, Campuseko instalazioetara sartzeko edo dokumentuak inprimatzeko. Horrez gain, Unibertsitatetik kanpoko abantaila guztiez goza dezakezu, hala nola ikasle izateagatik museoetako sarreretan abantailak izatea eta zineman zein garraio publikoan deskontuak izatea.
Unibertsitate txartel digitalizatuarekin arazorik izanez gero, jarri harremanetan EAZ-rekin (cau@ehu.eus)