Osasun arloko profesionalen topaketa Miramar Jauregian
Noiz eta non
Noiztik: 2014/04/04 Noiz arte: 2015/01/22
Kokapena
Miramar Jauregia
Mirakontxa Pasealekua 48. -20007- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostirala, apirilak 4, 9.15etan, Miramar Jauregian, Donostian, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak (OEE) antolatutako XXIV. Osasun Biltzarraren inaugurazio ekitaldia ospatuko da. Jardunaldia osasun-arloko langile eta ikasleei zuzenduta dago batez ere, baina bestelako kolektiboei ere irekita dago.
Irekiera-ekitaldian parte hartuko dute:
- Ana Arrieta, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
- Jon Darpon, Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburua
- Txelo Perez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ezinduen eta Desgaituen Laguntzako zuzendari nagusia
XXIV. Osasun Biltzarra apirilaren 4an eta 5ean ospatuko da Donostiako Miramar Jauregian eta bertan osasun hezkuntzari buruzko gaiak jorratuko dira, 12 hitzaldi, 12 ahozko komunikazio eta 25 poster, 2 tailer eta dokumental baten bidez. Horretarako lau ildo nagusi jorratuko dituzten mahai-inguruak antolatu dira, komunikazioen aurkezpenaz gain: 'Aztura osasungarriak', 'Gaixotasun kronikoak', 'Heriotza' eta 'Osasun arloko langileen hezkuntza'.
Mahai-inguruak
Lehenengo mahai-ingurua aztura osasungarriei buruzkoa izango da eta bertan ondorengo hiru gai hauek jorratuko dira: 'Prebentzioa eta ohitura osasungarriak', 'Obesitatearen prebentzioaren eraginkortasuna Pediatriako kontsultan', eta, azkenik, 'Minbizia: bizitza-azturak eta norbanakoaren ardura, faktore psikologikoak eta emozionalak'.
Bigarren mahai-inguruak gaixotasun kronikoak izango ditu hizpide eta entzungo diren hitzaldiak esperientzia praktikoei buruzkoak izango dira: 'Paziente bizia programaren garapena eta txertaketa osasun-erakunde batean', 'Gaixotasun kronikoen Osasun Hezkuntza Beasaingo lehen mailako unitatean', 'Gaixo kronikoei zuzendutako telemetria-zerbitzua: multipatologian espezializatutako software-plataforma'. Halaber, kanpoko esperientzia bat ezagutzeko aukera izango da, ondorengo hitzaldiari esker: ' etxeko telemedikuntzaren ezartzea: mundu zabaleko esperientziak'.
Hirugarren mahai-ingurua heriotzaren inguruan izango da. Horretarako aurten estreinatutako 'Aulki hutsak' dokumentala ikusiko da eta ondoren bi hitzaldi hauek entzun: 'Bizitzako azken bidaia, etxean' eta 'Nola hil nahi duzu? hiltzen Ikastea'.
Azkenik, osasun-arloko langileen hezkuntzari buruz ondorengo hitzaldiak izango dira laugarren mahai-inguruan: 'Osasun-arretari lotutako infekzioak: zainketa epidemiologikoa', prebentzioa eta kontrola'; 'Pazientearen segurtasuna' eta 'Osasun-hezitzaileen trebakuntza'.
Tailerrak
Biltzarrerako antolatu diren bi tailerren bidez, batetik, motibazio-elkarrizketarako gakoak eskainiko dira eta, bestetik, diabetesaren konplikazioen prebentzioa landuko da.
Xabier Zupiria
Bigarren saioan, apirilaren 5ean, 13.15etan, Donostiako Miramar Jauregian, Biltzarraren amaiera ekitaldian, Xabier Zupiriak umore ukituko agurpena eskainiko du.