euskaraespañol

Redes sociales campusa

UPV/EHUk mugikortasun programetako bisitatzaileen agur ekitaldia ospatuko du

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/05 Noiz arte: 2015/01/21

Kokapena

Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Astelehenean, maiatzak 5, 11.00etan, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaria Zentroaren entzunaretoan, mugikortasun programei esker Euskal Herriko Unibertsitatean ikasturte honetan dauden bisitatzaileen agur ekitaldia egingo da. Bertan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako campusetan ikasten ari diren ehun bat gazte bilduko dira.

UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea Ana Arrieta, Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordea Nekane Balluerka eta Mugikortasun Programen zuzendaria Marta Barandiaran ekitaldiaren buru izango dira.

Ekitaldiaren egitaraua honako hau da:

  • 11.00etan: Argazki ofiziala eta puxika askatzea
  • 11.15etan: Ongietorria. Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordea
  • 11.25etan: 'Nire nazioarteko esperientzia', UPV/EHUn dauden Poloniar eta Italiar ikasleak
  • 11.45etan: Kepa Junkeraren erakustaldia: 'Euskal Herriko musika-tresnak'
  • 12.15etan: Oparien zozketa
  • 12.30etan: Lunch-a

*Bazkaldu ostean, Erasmus Bilbao Euskadi ikasleen elkarteak aurkezturiko jokoak