euskaraespañol

Redes sociales campusa

UPV/EHUk ikasteko gelak zabalduko ditu hiru campusetan azterketa garaian

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/10 Noiz arte: 2014/07/10

Deskribapena

Arabako Campusean, Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolan irekiko dira ikasteko gelak,  maiatzaren 19tik , uztailaren 10arte. Astelehenetik ostiralera 21.00etatik 24.00etara irekiak egongo dira, eta asteburuetan 9.00etatik 24.00etara. Bestalde, ikasleek behar badute, ikasteko gelak zabalduko dira Las Nieves eraikinean ere, astelehenetik ostiralera, 8.00etatik 21.00etara.

Bizkaiko Campusean, maiatzak 10 larunbata honetatik, ekainaren 29arte ikasteko gelak irekiko dira, Bilboko Ingenieritza Goi Eskola Teknikoan (Luis Briñas-eko sarrera) eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko eraikin nagusiko beheko solairuan (Sarriko, Bilbo).  Azken zentro honetan  uztailaren 5 eta 6an ikastera joan daiteke.

Gipuzkoako Campusean, maiatzak 10 larunbata honetatik, eta uztailaren 6a arte, asteburuetan, ikasteko gelak zabalik egongo dira, Ignacio María Ibarrola eraikinean. Ordutegia 8.00etatik 22.00etara izango da, lehenengo eguna izan ezik, 14.00etatik aurrera irekita egongo baitira, eta maiatzaren 17an, ikasgelak Zuzenbide Fakultatearen ondoko Campuseko Pabilioian zabalduko dira. Gainera, Carlos Santamaria Zentroan dagoen Gipuzkoako Campuseko Liburutegia, maiatzaren 10etik uztailaren 5a arte, larunbatero irekita egongo da, 9.00etatik 14.00etara. Irakaskuntza (0 Sol), Ikerkuntza (1.Sol.) eta Talde Lanerako Gelak irekita egongo dira. Mediateka,ordez, itxita.

Gipuzkoako eta Bizkaiko Campuseko ikasteko geletan sartzeko UPV/EHUko ikasle txartela beharrezkoa da.