-
Partekatu autoa, aurreztu dirua eta iritsi zuzenean campusera
-
Hogeita hamar bat nazioarteko unibertsitatek esperientziak eta praktika onak partekatu dituzte Donostian
-
Simulagailu kuantikoak diseinatzeko bide berriak zabaldu dira
-
Osasun mentala: gainditu gabeko gaia
-
Hara norekin topatu ginen Ondarrun!
Atzerriko goi-mailako zentroetan euskara atzerritar hizkuntza gisara irakasteko prestakuntza ikastaro berria UPV/EHUn
Noiz eta non
Noiztik: 2014/05/22 Noiz arte: 2015/01/19
Kokapena
Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Osteguna, maiatzak 22, 11.00etan, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Andrestegi aretoan, Donostia, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Etxepare Euskal Institutuko arduradunek prentsaurreko batean jakinaraziko dituzte formakuntza berri baten gaineko xehetasunak.
Euskal Herriko Unibertsitateak (Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak) atzerriko goi-mailako zentroetan euskara atzerritar hizkuntza gisara irakasteko prestakuntza ikastaroa eskainiko du udazkenetik aurrera, Etxepare Euskal Institutuarekin lankidetzan.
Prentsaurrekoan parte hartuko dute:
- Nekane Balluerka, UPV/EHUko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordea
- Mari Jose Olaziregi, Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapenerako eta Hedapenerako zuzendaria