euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Kongresua

Zer eta nola erakutsi museoen eta ondare-guneen inguruan aztertu eta eztabaidatuko dute kongresu batean

Noiz eta non

Noiztik: 2014/10/23 Noiz arte: 2014/11/25

Kokapena

Areto nagusia - Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Avenida de Tolosa 70. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Osteguna, urriak 23, 9.30etan, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Areto Nagusian, 'Museoak eta ondare-guneak: publikoak ezagutzen' izeneko X. Kongresuaren irekiera-ekitaldia izango da. UPV/EHUko Baloreen Filosofia eta Giza Antropologiaren Sailak, Irungo Oiasso Erromatar Museoaren, San Telmo Museoaren, la Université Lumière Lyon-aren, Bartzelonako Unibertsitatearen, Les Musèes de la Civilisation de Quebec-aren eta Université Tolousse III-ren laguntzaz, antolatzen du kongresua.

Jarduera bi egunetan zehar luzatuko da: lehengoa, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean izango da (urria 23); bigarrena aldiz, San Telmo Museoan (urria 24). Sarrera librea da.

Bertan parte hartuko duten hizlarien artean dago Magdalena Mieri National Museum of American History-ko historia eta kultura latindarreko programaren zuzendaria (Smithsonian Institution).

Irekiera-ekitaldian parte hartuko dute:

  • Ana Arrieta, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errktoreordea
  • Xabier Etxague, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa
  • Garazi Lopez de Etxezarreta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaria
  • Susana Soto, San Telmo Museoko zuzendaria
  • Cristina Aguirre, Irungo Oiasso Erromatar Museoko gerentea

International Council Of Museums-ICOM-en arabera, kultura ondasunak zabaltzea eta erakustea dira museoen eginkizun garrantzitsuenetakoak. Baita ondasun horiek zaintzea eta ikertzea ere. Eginkizun horiek guztiak dagozkie baita ondare-guneei eta eremuei ere. Zeregin horien garrantzia aldatu egin da historian zehar. Azken garai hauetan, garrantzi handiena hartu duen eginkizuna, komunikazioa izan da, erakusketaren bidez bereziki. Hau horrela gertatu da kultura politikagintzan "kulturaren demokratizazioa" eta "kultura demokrazia" ereduak ezarri direlako, eta honek guztiak ere erakusketa-diseinua eraldatu egin du.

Bereziki, hurrengo galderei erantzungo die kongresuak:

  • Nola azaldu kulturaniztasuna, mestizaje soziokulturala eta nortasun anitzak erakusketetan?
  • Nola eragiten diete kulturaren espektakularizazioak eta kultura ondasunek erakusketa-prozesuei?
  • Zertan mugatzen dio zenbait museok eta ondare gunek erakunde publikoekiko duten menpekotasunak erakusketa baten antolakuntzari?
  • Zer nolako interakzioak ematen dira adituen, toki erkidegoen eta publikoen artean?
  • Nola adierazi kultura ondasunek duten ezaugarri polisemikoa?
  • Zer nolako eragina dute teknologia berriek eta internetek espografian?

Informazio gehigarria