euskaraespañol

Redes sociales campusa

Desgaitasunak dituzten pertsonentzako laguntza-zerbitzuak, 44 unibertsitatetakoak, bilduko ditu UPV/EHUk

Noiz eta non

Noiztik: 2014/10/23 Noiz arte: 2014/11/25

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostegunean eta ostiralean, urriaren 23an eta 24an, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko 'Antonio Beristain' auditoriumean, Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Unibertsitate Zerbitzuen (SAPDU) Sarearen V. Topaketa egingo da. Topaketa horretara desgaitasunak dituzten pertsonei arreta emateko zerbitzuetako profesionalak etorriko dira, 44 unibertsitatetatik.

SAPDU sarearen helburua da agerikotasuna handitzea eta erreferentea izatea hezkuntza-arloko profesionalentzat zein unibertsitateentzat eta desgaitasunak dituzten ikasleentzat.  Lan-arloak honako hauen inguruan garatuko dira: curriculum-egokitzapenak, jardunbide egokiak Europako Goi-mailako Hezkuntza Esparruan, komunikazioa eta unibertsitateko arau-esparrua.

Ekitaldiaren inaugurazioa ostegunean egingo da, urriaren 23an, 09:30ean, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko 'Antonio Beristain' auditoriumean.

Ekitaldian honako hauek izango dira:

  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
  • Itziar Alkorta, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea.
  • Ramón Capdevila, Universia Fundazioko zuzendaria.
  • Isabel M. Martínez, ONCE Fundazioko Unibertsitate, Gaztedi eta Plan Berezietarako ordezkaria.
  • Ángela Barrios, Ikasleen Gaietarako Unibertsitate Sareko (RUNAE) Aniztasunaren Arretarako Arloko koordinatzailea.